
kulturarekin lotutako hamaika talde eta norbanakok jarriko dute alea herri galdeketari begira larunbatean egingo duten ekitaldian.

Hamabi partida jokatuko dituzte Madalensoro pilotalekuan. Pasa den asteburuan, berriz, 11 norgehiagoka izan ziren pala txapelketa irekian.

Jagoba Narbarte aurrelari errenteriarra Floridako (AEB) Dania Jai Alai taldeko pilotaria da ofizialki.

EPLEko Ruben Pichel eta Yorel Martinez Euskal Ligako larruzko paletako finalean sartu dira.

Bergarako Amodiozko Gutun Lehiaketa irabazi berri du gazte Eider Perez trintxerpetarrak. Gazteei literaturara hurbil daitezela adierazi die, beldurrik gabe.

'Marinazkane eta zirikuak' ipuina inauteriak bitartean aurkeztu zuten. Orain, plazako estankoan eta Kultura Sailaren egoitzan eros daiteke.

Errenteria-Oreretako 8.500 familiak baino gehiagok hartzen du parte bosgarren edukiontziaren sisteman.

Hilaren 17ra bitartean 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egunero bozkatzeko aukera izango dute martxoaren 19an aukera izango ez dutenek.

77 oiartzuarrek hartu dute parte, korrika, XXVIII. Lilatoian. Animorik ez zitzaien falta izan. Azkarrena Maitane Zubizarreta Gerendiain izan zen.

Igandean 11:00etatik 12:00etara egingo dute lipdubaren grabazioa. 18:00etan zumardian kokatutako karpan estreinaldia egingo dute.

Oraindik ere bide luzea egiteko dagoela gaineratu du, emakume orok eskubide horiek izatea lortzeko Errenteriako Udalak adierazpen instituzionalean.

Martxoaren 8aren harira, Jaialdia, ipuin kontaketa, interes guneak eta manifestazioa egingo dituzte gaur Errenteria-Oreretan.

Aldundiak deituta alkateordetzan Portuko Plan Bereziaren gaineko foroa egin bitartean, Herrera Herrirak antolatuta elkarretaratzea izan zen atzo.

Txirrita AEK Euskaltegiak Korrikaren lekukoa Antxotik kanpo hartu ohi duten herritarrak omenduko ditu hilaren 15ean.

Mobilizazioak iragarri ditu mugimendu feministak biharko; Udalak adierazpen instituzionala adostu du.

Emakumeen lan baldintzak gero eta prekarioagoak direla diote LAB, ELA eta ESK sindikatuek. Emakumeak bigarren maila batean mantendu nahi dituen jendarte patriarkalaren isla omen da.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean ostiralera arte ikus daitekeen erakusketa.

Errigora egitasmoaren Uztaberria kanpaina aurkeztu dute. Kontserba loteak eta olioa eska daitezke hilaren 14ra arte, gero Laboreren egoitzan jasotzeko.

Portuko Plan Bereziaren gaineko informazio bilera egingo du gaur aldundiak, eta gonbidatu dituzten arren, ez direla joango iragarri du herri plataformak.