
Begiraleentzako izen-ematea epea maitzean zabalduko dutela iragarri du Gazteria Departamentuak.

Tximeleta gimnastika taldeak topaketa egingo du Oiartzungo kiroldegian, maiatzaren 6an eta 7an. Dohainik izango dira saioak.

Ikurrina eta errepublikako bandera igoko dituzte Herriko plazan 13:30ean egingo duten ekitaldian.

Manifestaziora deitu du Duintasunak hilaren 10ean, astelehena. Donostiako Bulebarretik abiatuko da 12:00etan pentsio duinen alde.

Hamalau jarduera antolatu ditu guztira Kultur Sailetik, liburutegitik eta musika eskolatik.

Ehunka lagunek hartu dute parte, Oiartzunen, hogeigarren Korrikan. Herriko sei auzo zeharkatu dituzte furgoneta zuriaren eta lekukoaren atzetik.

Trafikoa berrantolatuko dute lanak bitartean.

Korrikak Lezo asetu du. Eta alderantziz. Korrika asebeteta, goraino, ia gainezka egin arte, atera da herritik. Fenomenala izan da.

Donibane Eskubaloiak 31-28 galdu du Txikipolit Zarautz taldearen kontra

Perurenan hartu du lekukoa Errenteriak, eta jendetzak egin du bat euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin.

Oarsoaldeko AEK-k lekuko aldaketa guztiak jaso ditu Itsaso Larretxeak egindako argazkiekin.

Korrika eta Lezo. Aurten, biko handia. Oarsoaldeko AEK-k HITZAri utzitako argazkiak dira honakoak, Itsaso Lekuonak ateratakoak.

Irailaren 21etik 24ra egingo dute kultur topagune eta musika jaialdiaren laugarren aldia. Herritarrek herritarrentzat egindako jaialdia izateko sortu zen, filosofia horri eutsi nahi dio Atlantikaldiak eta horretarako, hilabeteko epea zabaldu du udalak eragile, elkarte eta norbanakoen proposamenak biltzeko.

Korrika oparoa izaten ari da. Lezon ere. Hamaika Telebista 20. Korrikaren jarraipen zehatza egiten ari da, horren erakusle da honako bideoa.

Apirileko Feriaren X. ekitaldia antolatu du Concha Rociera elkarteak bihartik (ostirala) hasi eta igandera arte.

Udal Gobernu Taldea herritarren beharrei bizkar emanda ari dela salatu du koalizio abertzaleak.

Jai egun ez diren egunen arratsaldetan hainbat ekitaldi antolatu ditu Oiartzungo udal ludotekak, 12 urte bitarteko haurrentzako.

Parte hartzearekin pozik dago Oiartzungo Gure Esku Dago, baina are gehiago sortu duen giroarekin eta utzitako arrastoarekin.

20. Korrikak mundu bat bildu du badiaren bueltan.

20. Korrika 13:54 minutu zirela sartu da Oiartzungo plazan. Atzean utzi ditu Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz eta Altzibar, Gurutzera joan aurretik.