Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Eguna izango da hilaren 19an. Errenteria-Oreretak bat egingo du egun horrekin eta bigarrenez, Errenterian 11 Kolore martxa antolatu du udalak.
Martxaren hasiera, Iztietako Diputazio plazan, iaz.
Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Eguna izango da hilaren 19an. Errenteria-Oreretak bat egingo du egun horrekin eta bigarrenez,
Errenterian 11 Kolore martxa antolatu du udalak. Zumarditik abiatuko da aniztasunaren aldeko erritmoz betetako martxa koloretsua 18:00etan, eta Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalia izango du helmuga. Aurretik, 17:15ean ipuin kontalaria arituko da Zumardian Afrika nahiz Euskal Herriko ipuinak irakurtzen.
Bertan Kukai Dantzak sortutako 11 pausu koreografia dantzatuko dute. Dantza prestatzeko entseguak egingo dituzte hilaren 17an (asteazkena) Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian eta 18an (Osteguna) Cristobal Gamon LH eraikineko jolastokian, 17:00etatik 18:00etara. Entseguetara joan ezin duen, baina dantza ikasi nahi dutenek
Herri Biziaren webgunean aurkituko dute bideoa.
Aniztasunak aberasten duela esan dute udaletik, eta horren harira, gogora ekarri dute Errenteria-Oreretan egun 80 jatorri baino gehiagotako jendea dagoela.