Une honetan hamabi euskal preso daude larri gaixorik, tartean, Aitzol Gogorza oreretarra.
Sortuko idazkari nagusiak hitzaldia eman du, Oiartzun Azmarrin taldeak antolatuta. Estrategia independentista jorratu du, eta hainbat gako definitu ditu.
Haurrek jaietako egitarauan eragiteko aukera izango dute aurten berriz ere.
Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Eguna izango da hilaren 19an. Errenteria-Oreretak bat egingo du egun horrekin eta bigarrenez, Errenterian 11 Kolore martxa antolatu du udalak.
Euskal gizartearen etorkizuneko erronkak goiburuarekin, Juan Jose Ibarretxe eta Maite Peña izango dira hizlariak Niessen Kulturguneak 19:00etan hartuko duen hitzaldian.
Udan Jostatzera uztailaren 3tik 28ra egingo dute. Izena emateko epea hilaren 8an zabalduko dute. Begiraleen bila hasi da Lezoko Udala.
Pasaia eta Red Bay astelehenean izenpetuko dute bi udalerrien arteko senidetze agiria, 'San Juan' galeoiaren erreplikaren ondoan; Pasaiako Udalak gaur egin die harrera ofiziala kanadarrei.
Oskarbi talde historikoa da, ezinbestekoa euskal eta euskarazko kantagintza eta musika ulertzeko. Gezalan izango dira igandean, 20:00etan hasita.
Azken bi urteotako erronketako batean, Arkaitz Erice Kalu-k (Lezo, 1978) ehun kilometro egin ditu korrika, eta, bestean, 24 orduz ibili da korrika gelditu gabe. Ildo horri segika, Ametsen Bidea aldarrikapen martxa antolatu du hilaren 27rako, Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteekin elkarlanean. 120 kilometroko ibilbidea egingo du Mutrikutik Lezora, Hondarribitik barrena. Egun horretarako ekitaldi mordoa prestatu dute Lezon, eta gaixotasun arraroak dituzten haurrei bideratuko diete lortutako dirua.
Juanba Berasategi zinemagile eta ilustraziogile sanjuandarrak arrastoa utzi du euskal zinemagintzan. Euskarazko lehen animazio filma zuzendu zuen, eta beste asko etorri ziren gero.
Hamar urte beteko ditu aurten Lupa Dokumentalen Mostrak. Dokumentalei balioa eman, ezagutarazi, eta sortzaile eta ikusleen arteko harreman hurbila eraikitzeko sortu zuten.