Haurrek jaietako egitarauan eragiteko aukera izango dute aurten berriz ere.
Haurren Txupinazoa.
Haurrek jaietako egitarauan eragiteko aukera izango dute aurten berriz ere. Parte hartzearen aldeko hautua egin du udalak eta horren harira, herritar txikienen iritziak ere bildu nahi ditu jaietako egitaraua osatzeko garaian. Oarsoirriak taldea eta jai batzordea arduratuko dira txikienen iritzia eta proposamenak biltzeaz, eta horretarako dinamika bereziak prestatu dituzte 6 eta 12 urte bitarteko aurren ideiak biltzeko.
Hilaren 12an bilduko dira 18:00etatik 19:30era Koldo Mitxelena plazan haurren proposamenak jasotzeko. Eguraldiak laguntzen ez badu, Reina Aretoan egingo dute saioa.