"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Oskarbi, Gezalan

Oskarbi talde historikoa da, ezinbestekoa euskal eta euskarazko kantagintza eta musika ulertzeko. Gezalan izango dira igandean, 20:00etan hasita.

OSKARBI_TALDEKOEK_DISKA_BE

20:00etan hasiko da Oskarbiren kontzertua.

Oskarbi taldeak kontzertua emango du igandean (hilaren 7an) Gezala Auditoriumean. 20:00etan hasiko da talde historikoaren emanaldia, eta sarreren prezioa bost eurokoa da. Euskal Herriko musikan ezinbesteko erreferentea da Oskarbi. Euskarazko kantagintzaren hastapenetako eredurik indartsuenetakoa, belaunaldiz belaunaldi transmititu egin da haien sorkuntzaren mamia. Ezin da ulertu euskal kantagintza Oskarbirik gabe. Gainera, jakin zuten jazza, gospela edo folka bertara ekartzea, beti, euskaraz. Hamarnaka partaide izan ditu taldeak, hainbat arotan. Tartean, hainbat lezoar. Gezalan oraingo eta garai bateko abestiak entzuteko aukera izango da. Oskarbiren azken diskoa 2016koa da, Mendira naiz (Elkar)  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.