Udan Jostatzera uztailaren 3tik 28ra egingo dute. Izena emateko epea hilaren 8an zabalduko dute. Begiraleen bila hasi da Lezoko Udala.
Uztailaren 3tik 28ra da aurtengo Udan Jostatzera.
Udan Jostatzera udaleku irekietan izena emateko epea hilaren 8an zabalduko dute. Aurten, badu berritasun bat aisia iniziatibak, herriko gurasoen eskaerari jarraituz 3-12 adin tartekoentzako izango delako. Lehen 10 urterainokoek parte har zezaketen. Uztailaren 3tik 28ra garatuko dute udako aisia iniziatiba, astegunetan, 09:30etik 13:30era. Lan egin behar duten gurasoentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da, hori sortzeko adina eskaera badaude, hau da, taldea sortzen bada.
Izena emateko epea 8an zabaldu, eta 19an itxiko dute. Horiek Euskara eta Kultura bulegoan (Donibane kalean) 08:30etik 10:30era egin daitezke, astegunetan. Bertan lor daitezke izena emateko eskuorriak (
Lezoko Udalaren webgunean ere; izen ematea bertan egin daiteke ere). Orotara, 180 plaza daude; izen emateetan kopuru hori gainditzen bada, zozketa bidez banatuko dira plazak. Behin plazak esleituta, ekainaren 6an argibideak emateko batzarra egingo dute, gurasoekin, 16:30ean Gezalan.
Begirale lanpostua
Udan Jostatzerak begiraleak behar ditu. Horregatik, Lezoko Udalak horiek kontratatzeko prozedura abiatuko du. Hilaren 11tik aurrera dute aukera interesa dutenek euren curriculuma bidaltzeko
posta elektroniko batera. Baldintzak eta funtzioak
Hezkideren webgunean aurki daitezke.