"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Garaipena zapuztu du Realak, azkeneko minutuetan

Oiartzuarrak aurreratu ziren markagailuan, eta 76 minutu eman zituzten aurretik. Realak aukera asko izan zituen, eta partida berdindu dute.

oiartzunke reala

Anne Mugarzak lesio larria izan zuen 34. minutuan.

Gipuzkoako Lehen Mailako derbia jokatu zuten atzo eguerdian Karla Lekuonan. Puntuen beharra duen Oiartzun eta Reala aurrez aurre izan ziren. Lehen minutuetan, bisitariek izan zuten baloiaren jabetza, eta eurak izan ziren lehen aukerak sortu zituztenak. Oiartzun, baina, izan zen markagailuan aurreratu zen. Eguzkiñe Peñak ezkerretik erdiratu zuen, eta Marina Agouesek areaz kanpoko jaurtiketa Mariasun Quiñonesen atea zulatzea lortu zuen. Partidaren kontrola hartu zuen, orduan, Oiartzunek eta ia bigarrena lortu zuen Carolek. 34. minutuan Anne Mugarzak peronea hautsi zuen, eta Sara Olaizola atera zen bere partez. Kapitainari gaur goizean egin diote ebakuntza, eta dena ongi atera da. Bigarren zatia, Realarena Atsedenaldiaren ondoren, golaren bila irten ziren txuri-urdinak, eta arrisku jokaldi ugari sortu zituzten. Bikain aritu zen Oihana atepean, aukerak zapuztuz. Oiartzunek bere aukera 70. minutuan izan zuen, baina Jone Bilbaok ez zuen asmatu. Ordutik aurrera, bisitariek etxekoen atea setiatu zuten, Leyre Fernandezek 88. minutuan Oihana gainditzea lortu zuen arte. Berdinketak egoera berean utzi du Oiartzun. Bi partidaren faltan, Albacete puntu bat atzetik dute, eta Tacuense bira. Datorren partida Rayoren etxean jokatuko dute. Gainontzeko emaitzak Honakoak izan ziren Oiartzungo gainontzeko taldeen emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Anaitasuna-Oiartzun: 1-2.
Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.
  • Irauli-Oiartzun B: 2-3.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila
  • Muskiz-Oiartzun: 3-6.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Take Orbela Taberna-Oiartzungo Saskilagunak: 40-37.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.