"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ikastetxetik oholtzara

Haurtzaro eta Elizaldeko LHko 5. eta 6. mailako ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratuko dute ostegun arratsaldean.

bertso saioa haurtzaro elizalde

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak Madalensoron ariko dira.

Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak bertso ofiziotan ariko dira datorren ostegunean. 258 ikaslek hartuko dute parte Madalensoro pilotalekuan egingo duten bertso saio bikoitzean. Mailaka ariko dira. Lehenik, 17:15ean, bosgarren mailako ikasleen txanda izango da. Hiru ordu laurden beranduago hasiko da seigarren mailakoena. Ikasturtean ikasi eta landutakoa eramango dute taula gainera. Euskara Biziberritzeko II. Planaren barruan, Oiartzungo Udalak ahozkotasuna lantzeko bertsolaritza sustatzen du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.