"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Pasaiako zamaketariek batzarra egingo dute bihar

Mobilizazioen egutegia adostu eta lanuzteetara batzeko proposamena eztabaidatuko dute.

zamaketariak

Pasaiako portuko zamaketariak, lehengo ostiraleko elkarretaratzean.

Bihar (hila 18), 13:00etatik 15:00etara, batzarrean elkartuko dira Pasaiako portuko zamaketariak. Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, datozen egunetarako mobilizazioen egutegia adostuko dute eta deituta dauden lanuzteetara batzen diren erabakiko dute. Dekretuaren kontrako jarreran berretsi da enpresa batzordea, “aurrera urrats txiki batzuk” lortu dituzten arren, ez delako bermatzen lanpostuei eta lan baldintzei eustea. Dekretu berriak “eredu aldaketa bat” dakarrela uste dute , “lan finkoak eta eskubideak, behin-behinekotasuna eta prekarietaterengatik ordezkatuz”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.