Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakinen kudeaketarekin kezkatuta, gobernu talde osoaren dimisioa eskatu dute

Pasaian bi urtetan birziklatze tasa 20 puntu jaitsi egin dela ohartarazi dute

olatz mitxelena
Pasaia
2018/01/23
Errauste Planta, hondakinak

Pasaiako Udala hondakinen kudeaketa “lotsagarria” egiten ari dela salatu zuten errauste planaren kontrakoek.

  Pasaiako alkateak ohiko posta bidez erantzun ditu iazko martxoaren 3an hondakinen kudeaketarekin kezkatuta agertu zen herritar talde batek zuzendu zizkion galderak, eta pasa den ostegunean, erantzuna baloratzeko agerraldia egin zuen herritar talde berak, Trintxerpeko alkateordetzan. Haserre mintzatu ziren, eta alkatearen eta bere gobernu talde osoaren dimisioa eskatu zuten, “bi urte luze hauetan azaldu duen hondakinen kudeaketa lotsagarriarengatik”. Atez atekoa bertan behera geratu denetik birziklatze tasak Pasaian 20 puntutan egin duela behera nabarmendu zuten: “Edozein leku serioetan bi urtetan birziklatze tasa 20 puntu jaitsi dituen kudeatzaileak kargutik kanpo beharko luke”, salatu zuten, eta jarraian gobernu taldearen dimisioa eskatu zuten: “Bere eta bere gobernu talde osoaren dimisioa eskatu beharrean gaude”. Talde berberak gaiaren gaineko karakterizazio publikoa egin zuen Pasai Antxon lehengo azaroan, errefusaren edukiontzi grisa hustuz, bosgarren edukiontziaren politikaren porrota bistaratzeko asmoz. “Pilota beste batzuen patiora” Alkateak “ganorako erantzun bakar bat ere” ez duela eman salatu zuten, bide batez, alkateordetzako agerraldian. Izaskun Gomezek “bere posizioa zuritzeko” ardura beste erakundeengan jarri duela iritzi diote, eta erantzuna horixe izanda, duela hamar hilabete zituzten kezkak “areagotu besterik ez” direla egin gaineratu zuten: “Alkatearen ahotik errauste plantaren proiektu bidegabe eta inposatuak zertara lotuko gaituen azaltzea nahi genuen. Horren trukean, pilota beste batzuen patiora bota du”. Izan ere, alkateak Partzuergoaren erabakiak errespetatzera mugatu dela aipatzen baitu erantzunean. Aitzitik, erabakiak errespetatzera mugatu ordez, “horien mesedetan” eta “Pasaiaren kaltetan lan zikina” egitea leporatu diote salatzaileek. Intxaurrandieta eta Errazkini elkartasuna Alkateordetzan bildutako herritarren ustez, “politikariek jokabide arduratsuak babestu eta bultzatu beharko lituzkete”, baina horren ordez “errauste planta eta  proiektu haren atzean dauden interesak” defendatzea leporatu diete EAJ eta PSE-EEri. “Herritarren interesen aurka inposatutako proiektua garatzea eta honen aurrean alternatiba gorpuztea larrutik ordaindu beharreko kontua” izan dela salatu zuten, eta zentzu horretan Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini elkartasuna helarazi zieten, haien kontra abiatu duten auziarengatik. Bien bitartean  “hondakinak hobeto, garbiago, osasuntsuago eta merkeago kudeatzeko alternatiba gizarteratuz borrokan” jarraituko dutela iragarri zuten, “kutsaduraren aurka eta gure osasun eta ekonomiaren alde”. Alkatearen erantzuna          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.