[Galeria eta bideoa] Izugarri handia izan da

Izugarri handia, sekulakoa. Historikoa. Emakumeek Euskal Herriko mugimendu feministaren mezua bere egin dute, kalera atera dira euren aldarria defendatzera.

nagusia.orereta

Milaka herritar, atzo arratsaldeko manifestazioaren bukaeran.

2018ko Martxoaren 8a inflexio puntua izango da emakumeen borrokan. Greban, kalera atera zireneko eguna bezala oroituko dute askok. Beste askok, kondizio ezberdineko emakumeek grebaren deitzaileen mezua ulertu, eta emakumeek bat egin zuteneko eguna bezala oroituko dute. Emakumeak elkartu dira, hitz egin dute, antolatu dira, jakin dute beste emakumeei ondo-ondo azaltzen zergatik gelditu behar zuten mundua. Eta lortu dute, mundua, Oarsoaldea eta Bidasoa, gelditu egin dituzte. Oarsoaldean herri guztietan egin ziren atzo mobilizazioak. Jendetsuenak Errenteria-Oreretakoak izan ziren. Bai goizeko zein arratsaldeko manifestazioetan —jarduera gehiago ere izan ziren Oarsoaldean, asko; behean Errenteriako arratsaldeko manifestazioko irudi galeria eta bideoa— milaka izan ziren ukondoz ukondo bat egin zutenak egunerako planteatutako aldarriekin: lan munduan, zaintzan, kontsumoan eta ikasketa arloan plantoa, mundua gelditzeko, jakinarazteko emakumeen borrokan bakarrik urratsak aurrera eman daitezkeela. Erantzuna, izugarri handia. Historikoa. Jarraian atzo Errenterian egin zen manifestazioaren bideo eta irudiak. Aldi berean, Oarsoaldeko beste herrietan eta Irunen egin ziren mobilizazioetan ere egon zen HITZA. Horien irudiak ikus daitezke beheko zerrendako esteketan.

+ Martxoak 8. Pasaiako mobilizazioak: San Pedrokoa eta Antxokoa.

+ Martxoak 8. Oiartzungo eguerdiko manifestazioa.

+ Martxoak 8. Lezoko goizeko elkarretaratzea.

+ Martxoak 8. Errenteria-Oreretako goizeko manifestazioa.

+ Martxoak 8. Irungo goizeko manifestazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.