"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Lezoarrek paper bikaina bete dute Elizalderen Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketan

Dantzari lezoarrek A Saileko podiuma bete zuten, eta Ane Jaunarena izan da onena; B Saileko txapela Adunara joan da

elizalde dantza

Parte hartu zuten dantzarien familia argazkia.

Atzo goizean, Elizalde Dantza Taldeak antolatuta, Gipuzkoako Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketako kanporaketetako bat lehiatu zuten Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. 31 dantzari igo ziren oholtzara. A Sailean —2007 eta 2011 urteen artean jaiotakoak— hamalau neska mutilek hartu zuten parte, eta Txakolina eta Agurra dantzatu behar izan zituzten. B Sailean —2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoak—, berriz, hamazazpi izan ziren lehiakideak. Ehun dukat eta Humboldt piezak dantzatu zituzten. Sei oiartzuarrek hartu zuten parte: gazteenen multzoan aritu ziren Irene Arozena, Uxue Muñoa, Maddi Iradi eta Irati Arsuaga. Koskorragoenean, berriz, Lide Romero eta Lohizune Telletxea aritu ziren. Lehen sailean, baina, lezoarrak izan ziren nagusi. Podiuma bete zuten hiru dantzariak lezoarrak izan ziren. B Sailean, berriz, sariak geografikoki banatuago egon dira. Epaimahaikide lanetan aritu ziren Jose Luis Vallejo, Nagore Indakoetxea eta Katerin Artola oiartzuarra. Honakoa izan zen beraien erabakia: A Saila  
  1. Ane Jaunarena (Lezo).
  2. Mikel Esnaola (Lezo).
  3. Enara Artola (Lezo).
  B Saila
  1. Maitane Irurtzun (Aduna).
  2. Elene Zeberio (Asteasu).
  3. Ane Arrizabalaga (Legazpi).
Elorsoro kiroldegiko lanak bukatuta, Elizalde Dantza Taldeko irakasle, haur eta gurasoek elkarrekin bazkaldu zuten, giro ederrean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.