"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Oiarpeko pilotariek ez dute zorte onik izan jokatu dituzten finaletan

Oroitz Seinek Euskal Herriko kluben Gazte Mailako finala galdu du; Aranburu eta Zalakainek, berriz, Gipuzkoako kadeteen trinkete finala

aranburu zalakain

Mikel Aranburu eta Eneko Zalakain.

Pasa berri den asteburuan finalak jokatu dituzten Oiarpeko pilotariek ez dute zorte onik izan. Mikel Aranburu eta Eneko Zalakainek osatutako bikoteak kadeteetako Gipuzkoako trinkete txapelketako finala galdu zuten larunbatean, Mundarro taldea ordezkatzen zuen Lizeaga-Mujika bikotearen kontra. Irurako trinketean 40-27 nagusitu ziren astigartarrak. Biharamunean, pixka bat bada ere, kontsolatzeko aukera izan zuten, Herrerako txapelketako lehen faseko partida poltsikora eraman ondoren. Final batera iritsi den beste protagonista Oroitz Sein da. Berak ere larunbatean jokatu zuen, Gasteizen. Euskal Herriko kluben arteko banakako Gazte Mailako finala jokatu zuen, eta arerio izan zuen amurrioarra nagusi izan zen, hamabi tantoan utzi baitzuen oiartzuarra. Gainontzeko partiden emaitzak ikusteko, sakatu esteka honetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.