"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Oiartzun areto futbol taldeak laugarren postura salto egin du

Zaldibin lortutako garaipenak, eta arerioen hutsek sailkapenaren goiko aldera igotzen lagundu ditu; beste areto futbol taldeek emaitza onak lortu dituzte

Asteburu ona izan da herriko areto futbol taldeentzat. Lehenengo Mailako taldeak —Oiartzun Kirol Elkarteak— Zaldibian irabazi zuen ostiralean, eta arerioen hutsei lotuta, laugarren postura jauzi egin dute, xorro-xorro. Bigarren Mailan ere, herriko taldeek emaitza onak lortu zituzten. Miren Taberna golez mozkortutako partida batean nagusitu zen, maila mantentzeko borrokan ari den arerio baten kontra. Power Rangersek, berriz, puntu bat urratu zuen Leitzan. Puntuak meritu handia du, Aurrera sailkapeneko lider baita. Futbolari dagokionez, nesken lehen taldeak Añorgan berdindu zuen, eta mutilenak, berriz, liderraren etxean galdu zuen, gol bakarreko aldeagatik.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Añorga-Oiartzun: 2-2.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Ordizia-Oiartzun: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
  • Mariño-Oiartzun B: 1-1.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Ostadar: 1-0.
Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa
  • Oiartzun-Axular: 3-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Teilatuberri Zaldibi-Oiartzun: 3-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna-Laskorain: 8-6.
  • Aurrera-Power Rangers: 2-2.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • STL Azkune-Oiartzungo Saskilagunak: 71-38.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.