"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Oreretako gazteak aske nahi dituzte

Oreretako 4ak Askatu, JLN eta Iruñeko 4 Gazteak Askatu plataformek eskaera zehatza egin zuten gazteak aske uztea, berriz ere ez espetxeratzea.

Manifestazio jendetsua egin zuten atzo oreretako gazteei elkartasuna adierazteko.

Manifestazio jendetsua egin zuten atzo Errenteria-Oreretan. Oreretako lau gazte atxilotu zituen Espainiako poliziak manifestazio baten harira izandako gertakariengatik. Urtebete bete zen atzo, eta espetxeratutako hiru gazteak behin behinean aske badira ere, fiskalak haientzat eta Beasaingo beste gazte batentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu duela  jakinarazi zuten duela hilabete. Atzo Oreretako 4ak Askatu, JLN eta Iruñeko 4 Gazteak Askatu plataformek deituta, hamarnaka lagun bildu ziren manifestaziora. Urtebete daramatela babesa erakusten esan zuten, eta amaiera arte jarraituko dutela babes hori helarazten. Eskaera zehatza, gazteak aske uztea, berriz ere ez espetxeratzea.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.