Gaur hasi da UDA 2018 Kirol Kanpainan izena emateko epea; oiartzuarrek Oarsoaldeko udalerri guztietan antolatutako jardueretan izena emateko aukera dute
Elorsoro kiroldegian, izena emateaz gain, informazioa jaso daiteke.
Orain dela bi aste aurkeztu zuten UDA 2018 Kirol Kanpaina, eta gaur hasi da izena emateko epea. 35 jarduera baino gehiago eskainiko dituzte, eta horietatik hamabi Oiartzunen izango dira. Honakoak izango dira Oiartzunek eskainiko dituen jarduerak: padel hastapena; aerobic-spinning; aerobic; spinning-ciclo indoor; kick boxing; igeriketa; entrenamendu funtzionala; zumba kids; gimnasia erritmikoa; akrobazia gimnastikoa; lerro irristaketa eta kirol-jolasak.
Jarduera horiek guztiak lau urtetik gorakoentzako izango dira. Elorsoro kiroldegiko sarreran eman beharko da izena, eta jarduerek irauten duten bitartean edozein momentutan eman daiteke izena.
Oiartzuarrek, bere herrian ez ezik, Oarsoaldeko gainontzeko udalerrietan eskaintzen diren jardueretan izena eman dezakete. Jarduerei buruzko informazioa jasotzeko, Elorsorotik bertatik pasa daiteke, edo
eskuorrian begiratu.