2018/6

Alabergako madalenetako danborradetarako izena eman daiteke

Parte hartu nahi dutenek Alabergako Auzo Elkartearen egoitzara joan beharko dute hilaren 26 eta 28an, 19:00etatik 20:00etara.

Energia kontsumoa murrizteko tailerrak antolatu dituzte ostiralerako

Bi tailer izango dira, 15:00etan merkatarientzako berezi bat, eta 18:00etan publiko orokorrarentzat.

olatz mitxelena

Uliaren erabilera ahalik eta azkarren arautzea eskatu dute

Ulia inguruko bizilagunak dira, 27 kolektibotan bilduta; poza agertu dute Pasaiako eta Donostiako udalek beren mozioa babestu dutelako.

olatz mitxelena

[Bideoa] 'Irria Harro!', haurren uzta ederra

Txupinazo Txikia kantuz jantzi nahi zuten, eta horri begira jo eta su aritu dira lanean Haurren Jai Batzordea, OarsoIrriak Iniziatiba, eta proiektuaren protagonista izan diren Errenteria-Oreretako haurrak.

Harrera herria da Errenteria

Harrera herria izango da Errenteria, baina ez soilik Aquarius itsasontziko krisiaren aurrean, baita etorkizunean babes beharra duten eta miseria zein gudutik ihesi datozen pertsona errefuxiatuentzat.

Sendatuta, aske berriro

Berreskuratutako hegaztiak askatu, narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera, orientazio jolasa, eta historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi tailerrak antolatu dituzte Listorretan.

Madalenetako herri bazkarirako txartelak salgai bihartik

Bazkarirako zapi txartelak bihar jarriko dituzte salgai , 15 euroan helduentzat eta 10 euroan haurrentzat, eta menu beganoa ere eskainiko dute.

Motxila etorkizunez bete nahi dute Donibanen

Preso politikoen seme-alabek bizi duten errealitatearen gaineko erakusketa zabalduko dute Victor Hugon.

olatz mitxelena

Adi sanjuandarrak, batelari egiteko prest

Ostegunean emango diote hasiera sanjoanetan zehar euskararen erabilera areagotu nahi duen iniziatibari.

olatz mitxelena
merkatuzar

Auzo batzarra, Erdialdean

Ostegunean izango da batzarra Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

Errefuxiatuen drama antzokira

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da gaur eta Pasaiako Udalak antzerki bidez jorratu nahi izan du gaia, 'La muerte de los otros' antzezlana Zirizara ekarrita.

olatz mitxelena
altzibar karrika obrak

Altzibarko obrek eragina izango dute trafikoan, ostiralean

Auzoa Iturriotzekin lotzen duen espaloia hobetzeak Agerrealde etxadian eragina izango dute; Karrikako obrak bukatu dituzte

Festen atarian oparo heldu da asteburua San Pedrora

Herri triatloia, Arraintxiki txapelketa, haurrentzako jarduerak, kirola eta kontzertuak... denetarik izango da aukeran.

oarsoaldea
Collar, Mendoza eta Landa Atlantikaldiaren aurkezpenean.

Bebe, Nneka, Esne Beltza eta 47 Soul, Atlantikaldiaren kartelburu

Atlantikaldiaren bosgarren aldia aurkeztu dute gaur. Jaialdia erabat errotuta, kalitate goreneko musika eskaintzarekin dator aurtengoa ere, kultur aniztasunari helduta, baita sorkuntzari ere.

larruzko paleta txost

Txosteko bi talde, aurrez aurre 22 urtez azpiko larruzko paleta finalean

Estefano eta Juaristi bikotea Leonet eta Erkiziaren kontra ariko dira ostiralean, Altzako frontoian

93 irteera eta ia 100 partaide

Ikasturteko azken irteera dute aste honetan Ttipi-Ttapa programan parte hartzen adi diren adineko pasaitarrak.

olatz mitxelena
sanjoanak, haur danborrada

Sanjoanak ospatuko dituzte asteburuan Donibanen

Txupina Aizeti Del Rio Tamayok eta Eki Gametxo Manzisidorrek botako dute aurten.

olatz mitxelena

Ondartxo Abesbatzak asteartean kantatuko du azkenekoz

Sanpedroetako pregoia abestuz agur esango diote 35 urteko ibilbideari.

olatz mitxelena
Btt Opena, San Pedron

Euskadiko Mendi Bizikletako Opena jokatuko da San Pedron larunbatean

16:30ean hasiko da Trintxerpeko Klub Atletikoak antolatuko duen proba.

olatz mitxelena
joxe mari azurmendi

Joxe Mari Azurmendi txirrindularitzaren bultzatzailea hil da

Lartaun Txirrindularitza eta Kirol elkartearen presidente izan zen, eta Oiartzungo eta eskualdeko ziklismoa sustatu zuen

Gehiago