[Galeria] Santakrutzetako danborrada, gogoratzekoa

Santakrutzetako danborrada handia ostegun gauean egin zuten, jaietako lehen gauean. Ixkulin, Tiñelu, Alerru eta Altzate elkarteena da danborrada.

nagusia.danborrada

Lau danborradak, Gurutze Santuaren plazan.

Jaiak bukatu arren, eta ostegun gaua urruti samar gelditu arren, HITZAk santakrutzetako elkarteen danborradako argazkiak eskuratu eta zuen gailuetara eraman nahi izan ditu. Honakoak dira, Leire Oiaga eta Ekaitz Arrieta lezoarrei esker, HITZAk eskuratu dituen argazkiak. Ixkulin, Allerru, Altzate eta Tiñelu elkarteko danborradetakoak dira irudiak. Jaien hasierako egunean, gauez, atera ziren herriko txokoak astintzera ehunka danbor jotzaileak. Santa Krutz Egunaren bezpera izaki, gogorik ez zen falta izan jaietako ekitaldirik jendetsu eta parte hartzaileetakoa izan denean. Gozatu irudietaz. Lotura duten albisteak:

+ Santakrutzak 2018. Igandeko Artzain eta Inudeak.

+ Santakrutzak 2018. Larunbat goizeko irudiak.

+ Santakrutzak 2018. Arrantzaleen eta tartekoen bazkariko irudiak.

+ Santakrutzak 2018. Jaien hasierako irudiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.