[GALERIA] Errenteriak une honetan bizi duena ez da makala

Bigarren eguna du Atlantikaldiak eta giroa ez da moteldu. Zirimiria hasi duen arren jende ugari hurbildu da gaurko ekintzetara, eta gehiago ari da etortzen.

Lurdes Odriozola historialariaren Sagardoa eta Itsasoa hitzaldian

Bigarren eguna du Atlantikaldiak eta giroa ez da moteldu. Zirimiria hasi duen arren jende ugari hurbildu da gaurko ekintzetara, eta gehiago ari da etortzen. Zirku tailerra, henna tatuajeak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak, graffiti tailerra, DJ tailerra, sagardo dastaketa, abesbatza eta hainbat kontzertu. Hori da gaur arratsaldean Errenterian bizi dena, haietako batzuek oraindik jarraitzen dute eta beste hainbeste ekintza daude iristear. Tartean La Basu rapealari bizkaitarra eta 47Soul Ekialde Hurbildeko musika taldeak batera emango duten kontzertua entseatzen harrapatu ditu HITZAk. Baita Esne Beltza eta hark gauean izango dituen hamaika gonbidatuetako batzuk. Itsasargi Nagusian ematen diren kontzertuak bakarrak eta errepikaezinak dira. Gaurkoz geratzen dena hauxe da: -20:00. Urak dakarrena. Errenteriako abesbatzaren kontzertua Basilikan. -20:00. 47Soul + La Basu Itsasargi Nagusian. -21:30. Aiace Herriko Plazan. -22:30. Esne Beltza + familia HITZAk arratsaldeko irudiak hartu ditu eta jaialdiak bihar, larunbata, eta etzi, igandea, ere jarraituko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.