Atlantikaldiaren olatuak festaz bete du egunotan Errenteria-Orereta. Gaur, egitarauari erreparatu ezkero, egun mamitsuena izaten ari da.
Jendetza bildu da Zumardira familia artean dantza egitera.
Atlantikaldiaren olatuak festaz bete du egunotan Errenteria-Orereta. Gaur, egitarauari erreparatu ezkero, egun mamitsuena izaten ari da. Goizean,
etxeko txikienek hamaika jolas eta ekitaldiz gozatu dute. Arratsaldean ordea, helduena izaten ari da festa.
Olatz Salvador, Tacla edoat Serrulla taldeek musikaz bete dute herriko plaza; Zumardian berriz, Ttipika taldeak dantzan jarri ditu familiak, arratsaldea behar bezala berotzen hasteko. Kale Kaia hip-hop kulturaren agertoki bilakatu da: grafiti erakustaldia eta reggea musika entzungai izan da (20:00etan emango diote amaiera).
Aurtengo Atlantikaldiak ez du etenik. Bihar emango diote amaiera, baina halere, eskaintzaz beterik etorriko da igande ere.
Ikusi hemen egitarau osoa.
Hona eguerdi eta arratsaldean HITZAk bildu duen irudi sorta: