Jon Albizu EH Bilduko Gipuzkoako batzarkideak emango du hitzaldia, ostegun arratsaldean, Kultura Aretoan
Bigarren saioko irudia.Parte hartzeari buruz aritu ziren.
EH Bilduk Lezok dituen erronkak mahai gainean jarri ditu,
Lezo Errotik zikloaren bitartez. Bihar, osteguna (hilak 25), izango da hirugarren saioa. Mugikortasun eta irisgarritasun politika egokiei buruz ariko da Jon Albizu EH Bilduko batzarkidea. Saioa 19:00etan hasiko da, Kultura Aretoan. Euskaraz izango da, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute.
Lehenengo saioan
etxebizitzari buruz aritu ziren, eta bigarrenean, berriz,
parte hartzea izan zen jorratu zuten gaia.