Borja Manchado eta Iratxe Etxegoien, lezoar azkarrenak Behobia-Donostian

Behobia-Donostia lasterketa 51 lezoarrek bukatu zuten atzo. Horien artetik azkarrenak Borja Manchado eta Iratxe Etxegoien izan dira.

behobia.nagusia.lezo

Orotara 51 lezoarrek bukatu zuten lasterketa.

51 lezoarrek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia lasterketa. Horietatik azkarrenak gizonetan Borja Manchado eta lasterketa lehen aldiz egiten zuen Iratxe Etxegoien izan ziren. Emakumeen sailkapenak badu berezitasun bat, izan ere, denboran, Lurdes Oiartzabal izan zen azkarrena, baina erbi lanetan ibili zen. Beraz, jarraian, lehen hiru gizon eta emakumeen sailkapenak, eta PDFan, lezoar guztiena. Emakumeak
  1. Iratxe Etxegoien 1:35:53
  2. Maialen Sarasua 1:39:16
  3. Amaia Intxausti 1:43:35
Gizonak
  1. Borja Manchado 1:11:52
  2. Jon Ander Iparragirre 1:19:30
  3. Imanol Arregi 1:21:54
Esan bezala, ondoko loturan klik eginez PDF bat jaitsi daiteke, lasterketa bukatu zuten lezoar guztiak agertzen direna.

+ Behobia-Donostia 2018. Lezoarren sailkapena (PDF artxiboa da).

Jarraian, HITZAk atzoko lasterketan hainbat tokitan jasotako ehunka argazki, hainbat galeriatan.

+ Behobia-Donostia 2018. Korrikalariak, Errenteria-Oreretatik pasatzen.

+ Behobia-Donostia 2018. Antxoko argazkiak.

+ Behobia-Donostia 2018. Gaintxurizketako argazkiak.

+ Behobia-Donostia 2018. Irungo argazkiak.

+ Behobia-Donostia 2018. Handbike-ak eta rollerrak Gaintxurizketan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.