
‘Handia’ filmak irabazitako hamar sarietatik Produkzio Zuzendari Onenaren Goya saria jaso zuen San Pedroko bizilagunak. Hilaren 4an harrera beroa egin zioten herrian.

Oiartzungo Flauta Taldeak hamaseigarren aldiz antolatu ditu bi jaiak; hilaren 24an eta 25ean ospatuko dituzte bi ekitaldiak.

Karmengo Ama ikastetxeko konpartsek eman diete hasiera Trintxerpeko inauteriei gaur goizean, ipuin klasikoetako pertsonaiekin.

2018rako dituen asmoen berri emateko harpidedunekin batzarrak egingo ditu herriz herri HITZAk. Hedabidearen geroaren parte dira harpidedunak.

Udalak astelehenean (hilak 19) zabalduko du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea, apirilaren 6ra arte.

Ikasturte honen hasieran hasi ziren, Lezon, haur eta gaztetxoentzako filmeen emanaldiak euskaraz eskaintzen, Lezoko Zinema Txikia izenarekin. Arrakasta handia izan du, eta badiako beste hainbat txoko zipriztinduko ditu.

Motxian Eby euskarazko esketx lehiaketa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarrenez, 12-16 urte arteko gazteei begira.

Darth Wagner maila goreneko kontzertua izango da, izan ere, Alain Aierdi zuzendariarekin batera ariko da Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiko Maisu zuzendaria.

Munduko lau abesbatza onenen artean kokatuta dagoen Oreya abesbatzaren zuzendari Alexander Vatsek ukraniarrak tailerra egingo du asteburuan Ladarbaso Abesbatzako kideekin.

Aisialdian euskararen presentzia indartzeko asmoz, hizkuntza ohituretan eragiteko estrategiak landuko dituzte euslider saioen bidez.

Antxoko Areto Futbol taldeak, Donibanen du partida, bihar, 18:00etan.

Jarduera administratiboaren eta politikoaren erdigunean herritarra eta bere beharrak jarriko ditu espazio berriak, astelehenetik aurrera.

Laguntza lortu ezean, aurten ez da Euskal Gunerik izango madalenetan. Giza baliabideen faltagatik hartu dute arduradunek erabakia.

Emozioa ziurtatua dago asteburuan Plazeta futbol zelaian. Gizonen Erregional Preferentean liderraren bisita jasoko du Allerruk.

Baten faltan, bi derbi jokatuko dituzte asteburuan Errenteria-Oreretako taldeek.

Aske bizi nahi dutela emakumeek eta beraiek itotzen saiatzen den sistema heteropatriarkala irauli beharra dagoela esan zuten atzo, berriz ere.

Egitasmoaz duen informazioa partekatzeko bilera deitu dezala eskatu dio koalizioak Udal Gobernu Taldeari.

Merkatariek neguko azken maukak eskainiko dituzte.

Zigor Garro Perez euskal preso Oreretarrak azken agurra eman dio gaur Zokoan (Lapurdi) Paki Perez amari.

Idazle oiartzuarra Gabriel Aresti zenaren emaztearen azalean jarri da, bere eskutitza idazteko orduan. Ikuspuntua eta erreferentea aintzat hartu dituzte