Lehen estropadetan emaitza onik ez Hibaikakoentzat

Gizonen zein emakumeen traineruak 11. sailkatu dira larunbatean Portugaleten jokatutako KAE1 Liga eta Emakumeen Tarineru Elkartearen ETE Ligan.

'Libia' eta 'Kalparra' traineruak, ligarako prest

Libiak hilaren 24an hasiko du liga; Kalparrak berriz, bihar ekingo dio KAE2 Ligako denboraldi berriari, Bermeoko V. Bandera estropadan.

Altzate igerilekuak uda

Bihar irekiko dituzte Altzateko udako igerilekuak

Irailaren 9ra arte egongo dira irekita; instalazioko gune guztiak egongo dira irekita, eta jai egunetan ordutegia luzatuko dute

batelerak, arrauna

Arraun mundua Bizkaira begira

Portugaleten KAE1 Liga hasiko da asteburuan, baita emakumeen ETE Liga ere; igandean, Bermeon KAE2 hasiko da.

olatz mitxelena

'San Juan' baleontziaren sokagintza lanak hastear dira

Gaur aurkeztu dute Albaolan eraiki duten soka makinaren erreplika

olatz mitxelena
sanferminak

Gerar Martinek irabazi du sanferminetako kartel lehiaketa

Festetako jantzikien osatu ditu letrak egileak

olatz mitxelena
emakumeen kontrako indarkeria

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak eraso matxista salatu du

Aho batez adierazi dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera.

olatz mitxelena

Amaia Agirregabiria kalean da, hirugarren graduan

Gaur goizean irten da Martuteneko kartzelatik

olatz mitxelena

Idoia Beratarbide: «Pixka bat egoskorra izan behar duzu sorkuntzaren munduan lan egiteko»

Artista polifazetikoa da Idoia Beratarbide oiartzuarra, artearen ia diziplina guztiak ukitu ditu azken urteotan. OARSOALDEKO HITZAren 15. urteurrenerako ilustrazio berezia sortzen ari da Oiartzungo 100tze sormen espazioan.

[Galeria] Tximeleta triatloi solidarioa, iruditan

Juneren Hegoak elkartearen bosgarren urteurrena ospatzeko, kirol egun berezia egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan.

[Galeria] Lurdes Oiartzabal eta Jon Ander Cabero, azkarrenak Gaztañoko Krosean

Orotara, 6,5 kilometroko ibilbidea egin dute 62 korrikalariek. Eguraldia lagun izan dute partaideek, eta giroa paregabea izan da auzoan.

gezala.aldagelak

Agintaldia amaitzeko urtebete falta denean balantzea egin du udalak

Azken urte honetan gobernu taldeak proiektu garrantzitsuak gauzatu dituela nabarmendu du, eta aurreko bi urteetako lan ardatzei jarraipena eman diela, "herritarrak ardatz hartuta".

Touringek Ohorezko Erregionaleko entrenatzaileak aurkeztu ditu

Joxe Aranburu izango da arduradun nagusia, eta bigarren entrenatzaile lanetan berriz, Juan Mari Serrano arituko da.

Mendoza, Izagirre eta Iriarte.

[Galeria] EH Bildu: "Gipuzkoan lehen indarra izango gara berriz ere"

EH Bilduk Gipuzkoako hautagai Juan Karlos Izagirre aurkezteko ekitaldia egin du gaur Errenteria-Oreretan. Gipuzkoan berriz ere lehen indarra izateko lanean ari dela esan du koalizio subiranistak.

legarreako malda bigarren fasea

Lagarreako obrak, bigarren faserako prest

Lanen bigarren fasea datorren astelehenean hasiko da; lehenengo zatia ireki eta bigarrena itxiko dute

Elizalde desplazamendu berdeak

Eskola Kirolera joateko desplazamendu 'berdeek' badute bere saria

Eskola Kiroleko ekintzetara joateko kutsatzen ez duten bidaiak egin dituztenek bere aitortza jaso dute gaur eguerdian, Elizalde Herri Eskolan.

[Galeria] Batetik bestera dabiltzanen jaia

Moto ikusgarriak eta motozaleak nonahi; horixe, atzotik, panorama inguruetan. Wheels&Waves jaialdia martxan da, eta milaka bisitari espero dituzte Zirizako ArtRide erakusketan, Trintxerpen

olatz mitxelena

Trafiko baldintzak hobetzeko lanean ari da udala

2.500 inkesta bidaliko ditu beste hainbeste etxeetara, bide sarearen diagnostikoa egin eta proposamenak aurkezteko.

Lau pareta artetik, kalera

Musika Kalera! Txaranga proiektu pilotua jarri du martxan Errenteria Musikalek. Kalera atera nahi dute musika herriaren errealitatean txertatzeko. Datorren ikasturtean izango da martxan.

Gehiago