
Sortutako doinuak zein bertsioak joko ditu taldeak.

Donibanetik irten eta Jaizkibel barrena ibiliko dira partaideak, taldeka

Arratsaldean bilera egingo dute, eta informazioa jasotzeaz gain, proposamenenen bat egin dezakete

Bideo baten bildu dute errenteriarrek giza katean egindako lau kilometroko tartea.

Pasaiako badian goi-goian dago ura, ia lurra ukitzear. Oiartzun ibaiaren emariak, itsasgorak eta haizeak izan dute horretan eragina.

Bihar jakingo da zein egunetik aurrera atera daitekeen Martuteneko kartzelatik

Gaur eman dituzte ezagutzera Gipuzkoako IV. Bakailaozko Pintxo Txapelketako irabazleak, Donibanen.

Oiartzun ibaiak ez du momentuz arazorik sortu, baina hainbat adar erori dira herriko puntu ezberdinetan, eta putzu batean harrapatuta gelditu dira hiru auto Pontikan.

250 ahots batuko baitira, Zaria Koru Eskolako ikasleenak, Nafarroa Behereko eskoletako haurrenak eta Errenteria-Oreretako sei ikastetxeetako ikasleenak.

Gazte Mailan nagusitu dira Oiarpeko pilotariak; Herriartekoan, berriz, finalerdietara pasatu dira oiartzuarrak

Igandean II. Femegu Bandera lehiatuko da San Juan Koxtapek antolatuta

Antxoko Jaizkibel mendi taldearekin batera, Belate eta Lantz arteko bidea egingo dute

Ostiralean elkartuko dira, Trintxerpeko bibliotekan, idazlea bertan dela.

Haizeak zuhaitz bat bota zuen atzo Pontikako bidegorrian, eta pertsona bat harrapatu zuen azpian. Bidea moztuta zuen Udaltzaingoak.

Antxon ezarritako helburua bete egin dutela goraipatu du erabakitzeko eskubidearen aldeko iniziatibak.

uzo elkartearen egoitzan izango da bilera hori 19:00etan hasita, eta Julen Mendoza alkateak, eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak hartuko dute parte bertan.

Oarso Bidasoko Ernaik manifestaziora deitu du ostegunean Altsasuko gazteak aske nahi dituztela esateko.

Ibaiaren aforalekuan Gipuzkoako Foru Aldundiak webcama jarria du, egoera zuzenean jarraitu ahal izateko

Bidez Bide garraio zerbitzuak 210 joan-etorri egin zituen iazko maiatzetik urte bukaera arte. Aldez aurretik deitu behar da zerbitzua eskatzeko.

Lander Rodriguez eta Aritz Araneta bigarren eta hirugarren izan dira asteburuan Plentzian jokatu duten itsas kayakeko proban.