2016ko edizioan gertatu bezala, Xabier Lukin eta Lurdes Oiartzabal izan dira urte bukaerako lasterketa jendetsuan irabazle.
Bi lasterketen artean, 1.000 korrikalarik baino gehiagok burutu zuten proba.
2016ko edizioan gertatu bezala, astelehen arratsaldean egin zen Errenteriako 16. San Silbestrean Xabier Lukin errenteriarra eta Lurdes Oiartzabal lezoarra izan ziren lasterketa nagusiaren, zazpi kilometrokoaren, irabazleak. Lukinek hirugarrenez jarraian irabazi du lasterketa. Oiartzabalek, bere aldetik,
abenduaren 28an Antxoko Gabonetako Krosa irabazi ondoren lortu du berriz ere podiumaren gorenera iristea. Arrakastaz eta giro ezin hobean antolatu zuen Errenteria Atletismo Taldeak proba.
Lasterketa motzean, hiru kilometrokoan, Jose Maria Peso errenteriarra eta Hiart Ibarguren izan ziren azkarrenak gizonen eta emakumeen kategorietan hurrenez hurren.
Orotara, bi lasterketen artean, 1.000tik gora izan ziren proba bukatu zutenak. Aipatzekoa da aldi berean nagusien korrikaldien aurretik, gaztetxoenak egin zituztela.
Jarraian, bi lasterketen ohorezko postuak:
Lasterketa motza, emakumeak
- Hiart Ibarguren (Errenteria-Orereta)
- Amaiur Errazkin (Errenteria-Orereta)
- Belen Salvador (Errenteria-Orereta)
- Paula Aparicio (Iruñea)
- Gemma Lazaro (Oiartzun)
Sailkapen orokorra hemen.
Lasterketa motza, gizonak
- Jose Maria Peso (Errenteria-Orereta)
- Imanol Peso (Errenteria-Orereta)
- Luis Garayartabe (Errenteria-Orereta)
- Gorka Simon (Pasaia)
- Asier Fernandez (Lezo)
Sailkapen orokorra hemen.
Lasterketa luzea, emakumeak
- Lurdes Oiartzabal (Lezo)
- Ana Cruz (Pasaia)
- Iratxe Etxegoien (Lezo)
- Rakel Perez (Donostia)
- Zuriñe Letamendi (Errenteria-Orereta)
Sailkapen orokorra hemen.
Lasterketa luzea, gizonak
- Xabier Lukin (Errenteria-Orereta)
- Aritz Leonet (Oiartzun)
- Borja Manchado (Lezo)
- Ande Iñarra (Lezo)
- Jon Elkano (Errenteria-Orereta)
Sailkapen orokorra hemen.
Jarraian, lasterketaren irudiak, Santa Klara kalean jasoak.