Martxoak 8 prestatzeko batzarra egingo dute
Larunbat goizean bilera egingo dute udaletxeko bilera aretoan.
Hilabete eta erdi falta da Emakumeen Nazioarteko Egunean aldarrikapenak egiteko. Greba feminista deituta dago egun horretarako, eta egin beharrekoak prestatzeko batzarra egingo dute, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta. Oiartzungo feministak saretzeko beste pauso bat izango da.
Batzar hori datorren larunbatean —hilak 26— izango da, udaletxeko bilera gelan. 09:00etan hasiko da, eta bi ordu iraungo ditu.