'Refugiados' dokumentalaren emanaldiarekin hasi da 10301 iniziatiba
Oiartzuar adina euro bildu nahi dituzte, Itsas Salabamendu Humanitarioa eta Zaporeak-i bideratzeko. Larunbatean, jarduera gehiago.
Apirila elkartasunez betetako hilabetea izatea nahi 10301 Elkartasun Keinu iniziatibak. Atzo arratsean egin zuten lehenengo ekitaldi publikoa, Manuel Lekuona bibliotekan. Refugiados dokumentala eskaini zuten, eta Nora Velez del Burgo iniziatibako kideak azaldu zuenez, 10301 Elkartasun Keinu bere testuinguruan kokatzeko baliagarria da dokumentala. Greziako errefuxiatuen eremuetan bizi zena grabatu zuten 2016an.
Errefuxiatu horiei —eta Europara etorri nahi duten beste hainbati— lagundu nahi dioten Itsas Salbamendu Maritimoa eta Zaporeak egitasmoei laguntzeko asmoz sortu dute egitasmoa. Apirilean zehar eta maiatzean egingo dituzte jarduerak, oiartzuar adina euro jasotzeko (10.301).
Maiatzaren 4a izango da egunik handiena, baina lehenagotik egingo dute besterik. Aste honetan eta datorrenean, Oiartzon, Elizalden, Haurtzaron eta Urmendin elikagaiak jasotzen ari dira.
Larunbatean, berriz, Oiartzunera etorri berri direnei egingo zaien harrera ekitaldiarekin bat egingo dute. Horrez gain, larunbat arratsaldean azoka solidarioa egingo dute plazan, eta 19:00etatik aurrera dokumental bat eskainiko dute. Liburutegian izango da, eta 24 milia pantailaratuko dute. Maydayterraneo elkartearen lehenengo salbamenduari buruzkoa da.