[GALERIA] Sagardo zaleek txiki utzi dute Zumardia
Botatako euria sagardo bilakatu da gaur Errenteria-Oreretan. Arratsaldean ere milaka lagun bildu dira Zumardian Sagardo Eguneko txotx bereziaz gozatzeko.
Botatako euria sagardo bilakatu da gaur Errenteria-Oreretan, inork ez du azken urteko uzta dastatzeko aukera galdu nahi izan. Goizeko dastaketaren ostean, arratsaldean ere milaka lagun bildu dira Zumardian, Sagardo Eguneko txotx ofizialerako prest.
Ohitura den bezalaxe, irritzin, txalaparta eta bertsoekin batera hasi dute dastaketa. 20:00etan amaitutzat emango dute aurtengo sagardoaren festa erraldoia, aurretik herritarrek guztia edaten ez badute noski.
Arratsaldeko txotxean ere HITZA izan da, ikusi bertan bildu dituen irudiak: