Plater tiraketa eta trail-a, Ergoiengo festen aurreko asteburuan
Igandean Aitor Txikiren omenezko plater tiraketa egingo dute, baita Intxixu Trail ere. Ergoiengo festetako ekitaldi nagusiak, hurrengo asteburuan.
Hilaren 13tik 17ra ospatuko dituzte Ergoiengo santoniyuk. Aperitibo moduan, datorren igandean, tradizio bihurtu diren bi ekitaldi egingo dituzte: Aitor Txikiren omenezko plater tiraketa txapelketaren XII. ekitaldia eta Intxixu Trailen seigarrena.
Plater tiraketa 09:00etan hasiko da, Arkaleko tiro eremuan, eta mendi lasterketa ordubete beranduago, Uztapide/Urtxalle plazan. Ostiralera arte eman daiteke izena, webgunean sartuta.
Festak, hurrengo astean
Modu bateko edo besteko lehiaketak datorren astebururako utziko dituzte, eta festak, hurrengorako. Egitaraua honakoa izango da:
Hilak 13, osteguna
- 18:30ean: Txupinazoa, Auzokalte inguruan.
- 19:00etan: Meza Auzokalten. Ondoren, bertso poteoa Alaia Martin eta Ander Lizarralderekin.
Hilak 14, ostirala
- 20:00etan: Kartelada ibiltaria, Auzokalten hasita.
- 22:00etan: Truk txapelketa Auzokalten. Izena ematea 21:45ean itxiko dute.
Hilak 15, larunbata
- 10:00etan: Lartaungo txistularien goiz eresia.
- 10:00etan: Ergoiengo V. Ganadu eta Artisau Azoka, Uztapide/Urtxalle plazan. Jan-edana eta taloak egongo dira.
- 12:00etan: Dantzari txikien erakustaldia Uztapide/Urtxalle plazan.
- 14:00etan: Auzo bazkaria.
- 16:00etatik aurrera: Haur jolasak, buruhandiak, zezen txikiak eta pottokak.
- 19:00etan: Danborrada Pakitik hasi eta auzoan zehar ibiliko da.
- 21:00etan: Bertso afaria, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Afaltzera joango ez direnak bertso saiora joan daitezke.
- Bertso afaria bukatutakoan, dj sorpresa, auzoko gazteen eskutik.
Hilak 16, igandea
- 09:30ean: Goiz eresia Herri Musika Eskolako ikasleen eskutik.
- 11:00etan: Gaztetxoen pilota partiduak.
- Eguerdian: Amulleta danborraren kofradiakoen kalejira.
- 14:00etan: Auzo bazkaria.
- 17:00etan: Segalariak: Otxamantegiko Urtzi, Bidarteko Iker eta Pikabeko Aitor. Aizkolariak: Xaguerrekako Ttakalo, Jon Larrañaga, Axel Larrañaga eta Markel Zapiain. Ondoren, trontzalariak.