Elizaldetarrak-eko judokek paper ona jokatu dute Legazpin
Kimu Mailako Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu du. Oiartzungo neska-mutilek postu onak lortu dituzte.

Maiatzaren 26an, Gipuzkoako Kimu Mailako Judo Txapelketa jokatu zuten Legazpin. Oiartzungo Elizaldetarrak taldeko neska-mutilek paper ona jokatu zuten bertan.
Nesketan, honako lorpenak poltsikoratu zituzten judoka oiartzuarrek: Helene Pedreño eta Nara Susperregi (zilarrezko domina bana); Maddi Juaristi eta Garazi Saavedra (brontzezko domina bana); eta Isona Oiarbide (bosgarren postua).
Mutiletan, berriz, bi urrezko domina eskuratu zituzten. Podiumeko koska gorenera igo ziren Aiert Ortega eta Aimar Txopeitia. Gabriel Eizagirrek (San Patriciokoa) eta Ander Arbelaitzek brontzezko dominak janztea lortu zuten, eta Ekain Garmendia bosgarren izan zen.