Udalekuetara joango diren haurren gurasoek bilera izango dute
Asteartean elkartuko dira, udaletxean, udalekuei buruzko informazio praktikoa jasotzeko. 501 haurrek hartuko dute parte.
501 haur oiartzuarrek hartuko dute parte uztaileko udaleku irekietan. Haien gurasoei deialdia egin diete, datorren asteartean —hilak 11— egingo duten bileran parte har dezaten.
Udalekuei buruzko informazio praktikoa emango diete gurasoei. Zalantzak edukiz gero, argitzeko foroa izango da datorren asteartekoa. Abaraxka udal ludotekakoek emango dituzte azalpen guztiak. Bilera udaletxeko pleno aretoan izango da, 17:00etan hasita.
501 haur
Uztaileko udaleku irekietan HH eta LHko 501 haurrek parte hartuko dute. Eurekin batera ariko dira, lanean, 53 hezitzaile.
Abaraxka ludotekako hezitzaileak izango dira koordinatzaileak: Nekane Martiarena, Garazi Moreno eta Nora Velez del Burgo.