UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Hamazazpi zinegotziek larunbatean hartuko dituzte beren karguak

Hauteskundeetan oiartzuarrek hautatutako ordezkariek larunbatean hasiko dute agintaldi berria. 12:00etan hasiko karguak hartzeko ekitaldia.

oiartzun udalbatza Hamazazpi zinegotziek beren karguak hartuko dituzte larunbatean.

Datorren larunbatean, hilak 15, maiatzaren 26ko hauteskundeek utzitako udalbatzen konposizioa errealitate bihurtuko da. Zinegotziek beren karguak hartuko dituzte egun horretan. 12:00etan izango da, pleno aretoan, eta ekitaldia publikoa izango da.

Oiartzunek 10.000 biztanleko langa pasa duela eta, hamazazpi zinegotzi izatera pasako da udalbatza. EH Bildukoak hamabi izango dira, eta EAJko bostek osatuko dute korporazioa. Honakoa da zerrenda osoa:

  • Jexux Leonet Elizegi (EH Bildu).
  • Eneritz Arbelaitz Sarasti (EH Bildu).
  • Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu).
  • Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu).
  • Jon del Olmo Larrañaga (EH Bildu).
  • Iosune Cousillas Aramendi (EH Bildu).
  • Josu Delgado Rozas (EH Bildu).
  • Olga Leibar Mendarte (EH Bildu).
  • Enekoitz Markos Azpiroz (EH Bildu).
  • Haizea Saez de Eguilaz Perez (EH Bildu).
  • Goratz Gezala Etxeberria (EH Bildu).
  • Arrosa Lizaso Azpiroz (EH Bildu).
  • Rafael Bergaretxe Urdanpileta (EAJ).
  • Iñaki Arbelaitz Mitxelena (EAJ).
  • Maitane Larruskain Agirre (EAJ).
  • Yon Goikoetxea Labaka (EAJ).
  • Janire Mitxelena Lekuona (EAJ).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.