Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oarsoaldeko zazpi ikastetxetako ikasleak, ahots batera

Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietako ikasleek eta Oiartzungo Elizaldekoek kontzertua emango dute larunbatean.

abesbatza eskolan Zariako, ikastetxeetako eta Errenteriako Udaleko ordezkariak.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2019/06/11

Errenteria-Oreretako sei ikastetxeetako eta Oiartzungo ikastetxe bateko 130 ikasleek Abesbatza Eskolan izeneko kontzertu kolaboratiboa emango dute datorren larunbatean, hilak 15, Errenteria-Oreretako Fatimako Andra Mariaren parrokian, 20:00etatik aurrera. Zaria Koru Eskolako Imanol Elizasu arituko da zuzendari lanetan. Bigarren urtea izango da mota horretako kontzertua egingo dutela.

Errenteria-Oreretako Bizarain, Egiluze, Gamon, Koldo Mitxelena, Orereta Ikastola eta Telleri eta Oiartzungo Elizaldek Zariagaz, Zariatxo eta Zaria Txiki abesbatzekin batera landu dute emanaldia.

Elton John, Enya eta Hesian bezalako musikarien kantak taularatuko dituzte, eta haien lokailu izango da Queen taldea. Aurkezle lanetan, berriz, Zariagaz taldeko Udane Alfonso, Haizea Hernandez, Martin Garro eta Auritz Elizasu arituko dira.

Elizasuk Aitor Gabilondo aktore eta umoregilearen laguntza izan du zenbait doinurentzat hitzak sortzeko, baita eszenaratzea lantzeko ere. Larunbateko saiorako hainbat sorpresa prestatu dituztela ziurtatu du Elizasuk, ikuskizuna erakargarriagoa egite aldera.

Alde soziala eta artistikoa

Elizasuk ziurtatu duenez, ikastetxeetako haurrak abesbatzen mundura hurbilaraztea da iniziatiba horren helburua. “Barrutik ikustea da helburua, baita modu aktiboan parte hartzea ere. Jatorri ezberdinetako abeslariak izango dira, adin tarte zabalekoak: 6 urtetik 22ra arteko gazteak izango dira bertan”, esan du Zaria Koru Eskolako zuzendariak.

Horrela, kontzertuan bukatuko den elkarlanarekin bi alde landu nahi izan dituzte. Alde batetik, alde sozialagoa dena, testuinguru ezberdinetako gazteekin lanketa egingo dutelako. Bestetik, alde artistikoa: kalitatezko emanaldi bat eskaini nahi dute.

Elizasuk ikasturte bukaerako testuinguruan kokatu du emanaldia. 2018-2019 oso garrantzitsua izan dela nabarmendu du. Hainbat ekitaldi zerrendatu ditu: Maddi Oihenart, Patxi Zubizarreta eta Pello Ramirezekin egindako Beroki gorria emanaldia; Alemaniako edota Quebeceko abesbatzen bisita; udan Hannoverren eta Txekiar Errepublikan emango dituzten saioak…

Oiartzuarrak, pozik

Eva Getaria Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkarteko kideak esan du pozik daudela eurek ere parte hartuko dutelako. “Duela hamar urte hasi ginen abesbatza eskolak eskaintzen, eskola orduetatik kanpo, baina aurreko ikasturtean ematen zuenak utzi zuen. Ez zen samurra izan”, azaldu du Getariak.

Lantzen jarraitu nahi zutenez, Zaria Koru Eskolara jo zuten. “Garrantzitsua izan zen guretzako etortzea. Lehen seigarren mailara arte ematen ziren eskolak, eta ez zen jarraipenik. Garrantzitsua zen guretzako Elizasu bezalako profesional batek eskolak ematea eta gero jarraipena eman ahal izatea”, gaineratu du Getariak.

Esan duenez, Oiartzun herri txikia da, eta eskualdera begiratu behar dutela. “Nik Oarsoaldean sinesten dut. Oso harro gaude emanaldian parte hartuko dugulako, eta ea eskualdeko zerbait sortzeko lehenengo urratsa izaten den”.

Koldo Mitxelena ikastetxeko Amaia Etxebeste musika irakaslearen esanetan, proiektu polita, abesbatzak barrutik ezagutzeko aukera ematen dutelako. “Emanaldia bera ere garrantzitsua da, parte hartzea sentitzeko modu bat delako”, gaineratu du Etxebestek.

“Baloreak gorpuztu”

Errenteriako Udalaren aldetik, Ion Collar Kultura zinegotzia eta Garazi Lopez de Etxezarreta Hezkuntza arloko arduradun politikoa izan dira bertan. “Elkarlana, talde lana eta baloreen transmisioa erakusten du Abesbatza Eskolan-ek”, esan du Kultura zinegotziak udalerriak abesbatzen tradizio handia duela gogorarazi aurretik. “Eta horrelakoekin, etorkizuna bermatuta dago”.

Hezkuntza zinegotziak, bere aldetik, esan du Errenteria-Oreretak baduela musika eta dantza eskola, baina ahotsa ez dela lantzen. Horren eskaintza, Zaria Koru Eskola bezalako herritik sortutako proiektuek egiten dutela. Horrelako proiektuek esfortzua handia suposatzen dutela eta, eskerrak eman dizkie.

Ezagutza demokratizatzeko bidean, horrelako iniziatibak interesgarriak direla esan du. “Kohesiorako aukera ematen du, ezberdinak izanik. Hezkuntza baloreak bete-betean gorpuzten dira horrelako proiektu batean”, ebatzi du Lopez de Etxezarretak.

Bukatzeko, Imanol Elizasuk hartu du hitza. Bera piano jotzailea da koru zuzendari izan aurretik, baina esan du ahotsa dela “Instrumentua” —letra larriz—. Bestalde, kalitatea bilatzen duen prozesuan, haur, gazte eta helduak elkarrekin lanean aritzen direla, eta gizartean horrelakoak behar direla. Errenteria-Oreretan egiten ari diren bidea txalotu du bide batez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.