Bi palista oiartzuar, Hernanin txapeldun
Tilos 7 Pasa txapelketako herrikoien mailan nagusitzea lortu dute Bidegain eta Izoztegik, finalean 22-16 nagusituta.
Asteburuan jokatu dituzte Hernaniko Tilos 7 Pasa pala txapelketako finalak. Herrikoien mailan, bi oiartzuar nagusitu ziren.
Bidegain eta Izoztegi 22-16 nagusitu ziren Garmendia eta Elosegik osatutako bikotea arerio izan zuten finalean.