Oiartzunen Bigarren Karlistaldia nola izan zen azalduko dute asteartean

Jose Antonio Recondok 'Gipuzkoako 2. Gerra karlista (1872-1876)' liburua aurkeztuko du, Paco Etxeberriarekin batera.

Santa Cruz apaiza Diotenez, Santa Kruz apaiza eta bere partida Oiartzunen ibili zen gerran. Asteartean argituko dute.

Datorren asteartean, hilak 18, Jose Antonio Recondok bere Gipuzkoako 2. Gerra karlista (1872-1876) liburua aurkeztuko du. Aranzadiko kidea da Recondo (baita Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ere), eta zientzia elkarteko kide Paco Etxeberria izango da bertan.

Bigarren gerra karlista Oiartzunen nola izan zen azalduko du, 19:30etik aurrera. Horretarako, garaiko argazkiak, grabatuak eta planoak erabiliko ditu Recondok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.