Elizalde Herri Eskolakoak dira Eskola Kirolara bizikletan gehien joaten direnak
Mugikortasuna sustatzen duen egitasmoaren sariak banatu dituzte gaur Oiartzunen. Karmengo Ama eta Lizeoa ere, sarituak.
Oarsoaldeko Eskola Kirola osatzen duten eragileek mugikortasun iraunkorra sustatzen dute, ahalik eta gutxien kutsatzeko. Ikasturte honetan ere eman ditu bere fruituak, eta gaur sari banaketa egin dute Elizalde Herri Eskolan.
Ez da kasualitatea Oiartzungo ikastetxean egin izana. Izan ere, bosgarren urtea izan da bizikletan joan-etorri gehien egin dituen ikastetxea izan dela. Denera —datu orokorretan— bizikletan 1.000 desplazamendu baino gehiago egin dituzte aurtengo ikasturtean. Horrez gain, haurren %45 ez da bakarka desplazatu. Inoizko datu onena izan da hori; bide horretan jarraituko dutela iragarri dute Eskola Kirolaren arduradunek. Aurten 1.400 ikaslek hartu dute kirol programan.
Horregatik guztiagatik, lau sari banatu dituzte gaur ikastetxean, Eneritz Arbelaitz jarduneko alkateordearen laguntzarekin. Honakoak dira:
- Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikastetxea: Elizalde Herri Eskola. Beñat Irastorza eta Alaitz Zudairek jaso dituzte, eta Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena ikastetxeari oparitu dizkiote.
- Desplazamendu berde (auto partekatuan, garraio publikoan, bizikletan edo oinez) gehien egin duen ikastetxea: Karmengo Ama.
- Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen haurra: Unax Hernandez (Pasaia-Lezo Lizeoa).
- Bizikletan desplazamenduak egin dituzten haurren artean egindako zozketa: Oihan Artola (Pasaia-Lezo Lizeoa).
- Bizikletan gutxienez behin desplazatu direnElizalde Herri Eskolako ikasle bakoitzak txirrin bat jaso du.