Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea bihar irekiko dute
Abuztuaren 16ra arte ordain daiteke banketxean. Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, uztailaren 16an kobratuko diete.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, bihar, ostirala, hasiko da ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea. Abuztuaren 16ra arte ordain daiteke.
Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, uztailaren 16an kobratuko diete kobratu beharreko kopurua.