Ekainari dagokion odol ematea asteartean izango da
Odol emaileek anbulatorioan dute zita, bihar. Ohi bezala, odol emaile berriak eskatu ditu Oiartzungo elkarteak, eta gazteak animatu.
Oiartzungo odol emaileek bi hilabetean dute odola emateko zita, anbulatorioan. Ekainari dagokiona bihar, asteartea, egingo dute. Anbulatorioan izango dira, 18:00etatik 20:00etara (edo bukatu arte).
Ohi bezala, odol emaile berriak behar dituztela nabarmendu dute, eta gazteei deia egin diete. Oporrak iristear daudela eta, beharra areagotzen dela adierazi dute. Apirilekoan, 41 emaile hurbildu ziren anbulatoriora, eta horietatik bi izan ziren lehen aldiz eman zutenak. Honakoak dira datuak, odol motan banatuta:
- O+: 16.
- O-: 9.
- A+: 14.
- A-: 1.
- B+: 0.
- B-: 1.