Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Abittu egitasmoaren balorazio positiboa egin dute

Jarduera fisiko iraunkorra sustatzea helburu duen egitasmoak 46 erabiltzaile izan ditu. Aurten osasun zentroan ere martxan jarri dute Abittu.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/06/18

Abittu egitasmoak ikasturte honi agur esan dio, eta bukaeretan gertatu ohi den bezala, balantzea egiteko ordua da. Jarduera fisikoa sustatzea helburu duen egitasmoa sustazen duten erakundeak elkartu dira, balorazioa egiteko. Udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzaren Mugiment egitasmokoak, aldundikoak, Osakidetzako profesionalak eta Abittuko orientatzailea elkartu dira.

Balorazioa positiboa izan da. Zerbitzuaren helburu nagusia jarduera fisikoa sustatzea da, baina jarduera hori iraunkorra izatean jartzen dute indarra. 46 erabiltzaile izan ditu ikasturte honetan.

Osasun zentroan, estreinakoz

Abittu iazko martxoan jarri zuten martxan. Aurtengo ikasturtean, Elorsoroko zerbitzua mantentzeaz gain, osasun zentroan ere martxan jarri da Abittu. Astean behin, Mikel Lopez orientatzailea bertan izan da aholkuak ematen, medikuek jarduera preskribitzen zieten orori. Otsailetik aurrera, 35 paziente bideratu dituzte bertatik.

Beste zazpi bere kabuz joan dira, eta gainontzeko laurak udalaren Gizarte-Ongizate Sailak bideratu ditu.

Gehienak, emakumeak

Erabiltzaileen %59 inguru emakumeak izan dira, eta gehien-gehienek (%84,7) 40 urtetik gora dituzte. Erabiltzaile gehienek jarduera autonomoak nahi izan dituzte, etxean edo kiroldegian egiteko modukoak.

“Ohiturak eta errutinak ez dira egun batetik bestera aldatzen eta gure laguntza ezinbestekoa da”, dio Lopezek. Saio bereziak antolatu dituzte, esaterako, Kirol Astearen barruko Txarako zirkuitu bio-osasungarria nola erabili ikasteko tailer praktikoak. Erorketak saihesteko bi tailer praktiko ere egin dituzte.

Irailean, buelta

Udako oporraldiaren ondoren, irailean bueltatuko da egitasmoa, Elorsoron eta anbulatorioan. Gainera, bide berria urratu nahi dute, etxez etxeko zerbitzua jasotzen dutenekin. Bazterketa arriskuan dauden bizilagunak laguntzen dituen Ereiten programarekin ere elkarlanean aritu nahi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.