Oiarpeko Aranburu, Gipuzkoako Gazte Mailako lau t'erdiko txapeldun
Oiartzunen jokatu dituzte Gipuzkoako Lau t'erdiko finalak, kadetetako bi mailetan, gazteenean eta seniorren. Ugalde oiartzuarra ezin izan da nagusietan gailendu.
Gipuzkoako Esku Huskako Lau t’erdiko Txapelketako finalak jokatu zituzten Madalensoro pilotalekuan, larunbat arratsaldean. Kadetetako bi mailetako, gazteetako eta seniorretako finalak jokatu zituzten. Guztira, zortzi pilotari, eta horietatik hiru, oiartzuarrak.
Gazte Mailako finala Oiarpeko bi pilotariren artean jokatu zuten. Hor ez zen huts egiterik. Seniorretan, baina, Ugalde ezin izan zen nagusitu. Honakoak izan ziren emaitzak:
Kadeteen 2. maila
- Saralegi (Mundarro) 15 / Lizarribar (Intxurre) 22.
Kadeteen 1. maila
- Iztueta (Tolosa) 9 / Apaolaza (Hernani) 22.
Gazteen 1. maila
- Salaberria (Oiarpe) 21 / Aranburu (Oiarpe) 22.
Nagusiak
- Ugalde (Oiarpe) 3 / Orbegozo (Añorga) 22.
Eskuzko pasaka
Bestalde, Txost pilota elkarteak antolatzen duen eskuzko pasaka txapelketan, osteguneko partidak zeintzuk izango diren jakinarazi dute. Asteazkenekoak bezala, kontzejupean jokatuko dira partidak; 17:30ean hasiko dira.
- E. Aranburu – Arizabalo / Iradi – Elizalde.
- Landa – Galardi / Leonet – Zelaiaran.
- Retegi – Etxabe / Iraola – I. Mitxelena.
- Beaumont – Marin / A. Aranburu – Lizarazu.