Irakurketa Taldeak fotograma artean agurtuko du ikasturtea
Goiatz Labandibarren 'Fotogramak' ipuin-liburuari buruz ariko dira solasean, egilearekin berarekin. Ondoren, ikasturtea bukatzeko, elkarrekin afalduko dute.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak ikasturteko azken atala idatziko du bihar. Ohikoa den bezala, egile bat gonbidatuko dute. Aurtengoa herrikoa bertakoa izango da: Goiatz Labandibar. Fotogramak (Elkar, 2016) liburuari buruz ariko dira solasean, Manuel Lekuona bibliotekan, 20:00etatik aurrera.
Ondoren, atala behar bezala bukatzeko, elkarrekin afaltzera joango dira. Jarraituko du…