2019/6

Alvarez, Lizaso, Nekane Aranburu, Karrera eta Urbieta

Eskuzko pasakako bost partida jokatuko dituzte etzi

Ohi bezala, Kontzejupean izango dira partidak, 17:00etan hasita.

[Galeriak] Sagardotik, triatloira eta sura

Donibaneko sanjoanek martxa ederra hartu dute asteburuan. Gaur, egun berezia da jaietan. Eguerdian danborrada egingo dute.

Eskuin Muturra

Eskuin muturraren erretorika baztertzailea desmuntatzen

Igandera arte hartuko du Antxoko Kultur Etxeak eskuin muturrari buruzko erakusketa. Fenomenoaren testuinguruan, diskurtsoan eta ordezkarietan jarri dute ikusmira.

Elkarretaratzera deitu dute azken hilketa matxista salatzeko

Elkarretaratzera deitu du gaur Oreretako Mugimendu Feministak Niessen Merkatalgunearen sarreran 19:30ean .

arizmendi enea

Arizmendi-enea berritzen hasiko dira, publikoari irekitzeko

XVIII. eraikinaren elementuak ahalik eta gehien mantenduko dituzte. Lanak bukatu ondoren, herritarrei irekita egongo da eraikina, hainbat funtziorekin.

salto udalekuak

UEMAren Salto! udaleku ibiltariak Oiartzunen egingo du geldialdia

Hilaren 26an Usurbildik iritsiko dira udalekuetako gaztetxoak, eta gaua Oiartzunen pasatuko dute. Herriko ikasleek prestatu dute egun horretarako egitaraua.

Urdiango kantaiarekin egingo dio harrera udako solstizioari Iraultzak

Iraultza Dantza taldeak dantzan eta kantuan egingo dio harrera udako solstizioari. Garai batean, arbasoek egiten zuten modua aukeratu du horretarako aurten ere, Urdiaingo Kantaia.

Abesti eta guzti dator Atlantikaldia

Marea biziak leloa izango du aurten Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak, eta seigarren aldia irailaren 19tik 22ra ospatuko da.

[Galeria] Traineruak aurkeztu ditu Hibaikak

Hibaika Arraun Elkarteak denboraldi berrian uretan arituko diren taldeak aurkeztu zituen atzo. Zumardia aukeratu zuen aurkezpena egiteko arraun elkarteak.

Ziarrusta, Arabiourrutia, Nekane Aranburu, Chiapusso, Arzelus

Eskuz pasakako aste honetako emaitzak (2019-06-21)

Asteazken eta ostegunean hamabi partida jokatu dituzte Kontzejupean. Txostek antolatutako txapelketa fin doa aurrera.

LGTBIQ+ egunean, zinema kalera Lezon

Hilaren 28an, 22:00etan eta Saldise plazan, 'Bide zuzena ibilbide okerrak' dokumentala ikusteko aukera izango da. LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna da 28a.

Antxoko Topaguneak bost urte bete dituela ospatuko du bihar

Antxoko Topagunea sortu zutenetik bost urte bete dira. Bihar, egindakoak eta egiteko daudenak ospatzeko egun osoko jaia egingo dute.

Antxoko Kultur Etxea

Eskuin muturrari buruzko erakusketa, Antxoko Kultur Etxean

Eskuin muturra hedatzen ari da eta intolerantzia gai politiko bihurtu da. Antxoko Kultur Etxean korronte politiko honen arriskuak aztergai egongo dira hilaren 23a arte.

San Pedro Jaiak berotzen hasiko dira asteburuan

Sanpedrotarrek egitarau zabala antolatu dute herriko jaien atarian. Ondartxo abesbatzak, emakume erraketistak omenduko ditu asteburuan zehar.

Aitzol Gogorzaren aldeko eskubaloi erakustaldia.

Kirola eta giza eskubideak eskutik helduta berriro

Zumardian egingo dute erakustaldia 10:00etan hasita. 13:00etan berriz, argazki erraldoia egingo dute.

erraldoi txikiak oiartzun

Erraldoiak dantzatzeko tailerra egingo dute arratsaldean

Herri Musikaren Txokoan egingo dute tailerra. Neguan egin zituzten erraldoi txikiak dantzarazten ikasiko dute.

xanistebanetako pilota txapelketa

Esku huskako bi txapelketetako partidak jokatuko dituzte asteburuan

Ostiralean xanistebanetako txapelketari dagozkion lau partida jokatuko dituzte. Larunbatean, berriz, Gipuzkoako Lau t'erdiko Txapelketakoak.

'Las maestras de la república', Gezalan

Etxetxok eta Lezoko Zinema Txikiak antolatu duten emanaldia hilaren 20an da (osteguna), 19:00etan hasita. Sarrera, berriz, doan.

abittu

Abittu egitasmoaren balorazio positiboa egin dute

Jarduera fisiko iraunkorra sustatzea helburu duen egitasmoak 46 erabiltzaile izan ditu. Aurten osasun zentroan ere martxan jarri dute Abittu.

Gehiago