2019/6

Duintasuna kozinatzen jarrai dezaten

6.000 euroko txekea eman dio EHIGEK Zaporeak elkarteari Lesbosen kozinatzen eta janaria banatzen jarrai dezan. Diru hori 'Makina bat taupada' jaiko otorduekin eskuratu dute.

Greba hasi dute Papresako langileek

Aurretik mobilizazioak egin dituzte, bi orduko kontzentrazioak enpresa aurrean baina enpresak erakutsi duen "itxikeriaren" aurrean grebara ateratzea erabaki du enpresa batzordeak.

Sorkuntzak kalea hartuko du

Arte eszenikoek kalea hartuko dute hilabete honetatik irailera bitartean, eta herriko hainbat txoko agertoki bihurtuko dira antzokiak atzean utzita. Hala jakinarazi dute gaur Ion Collar Kultura zinegotziak, Iker Tolosa Kultura teknikariak eta Miren Alkala Eztenako kideak.

Donostiako hilketaren harira atxilotutako gizona aske uzteko agindu du epaileak

Datozen orduetan, epaileak auto judizial bat igorriko du, Udaltzaingoaren esanetan.

altzibarko festak 2019

Altzibarko festak San Juan Sua itzali ondoren etorriko dira

Igandean sua piztuko dute Beko Soron. Datorren ostegunean, berriz, iritsiko dira sanpedroak, eta igandera arte ekitaldi sorta txukuna prestatu dute.

oiartzungo eskualdeko nekazaritza bulegoa

Oiartzungo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa Hernanira mugitu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Hernanin izango du egoitza berria. Datorren astean hasiko dira bertan zerbitzua ematen.

Su Ta Gar, Seguridad Social eta Anari arituko dira madalenetan

Aurtengo jaietan Su Ta Gar, la Basu, Nerabe, Oihan Vega, Seguridad Social, Roba Estesa eta Anari arituko dira Zumardiko zein Linoko oholtza gainean jaiak girotzen.

'Badia Ertzean' egitasmoa aurkeztuko dute, espetxe politika salatzeko

Preso politiko guztiei elkartasuna adierazteko eta espetxe politika salatzeko ekimen herrikoia izan nahi du `Badia Ertzean´. Ostiralean aurkeztuko dute, San Pedroko Antxetan.

udalekuak oiartzun

Hezkidetzan formatuko dira udalekuetako begiraleak

Ostiral eta larunbatean egingo dute saioa, eta egingo duten bigarren urtea izango da. Hezkuntza parekidea bermatzeko metodoa da.

Oarsoaldeko Ekonomia Sozialaren Mahaia eratu dute

Garapen ekonomikorako eredu ezberdin bat proposatu nahi dute, txikitik hasita eta beste eragile batzuekin saretuz, eskualdeko egoera sozioekonomikoa iraultzeko.

Saskibaloira Kurkubirekin jokatzeko aukera, zabalik

Lezoko Kurkubi saskibaloi taldeak hurrengo urterako taldeak osatu nahi ditu, eta horretarako izena emateko aukera zabaldu du.

Argazkigintza udalekuak, gazteentzat

12-17 urte arteko gazteei begirakoa da tailerra, eta uztailaren 1etik 12ra izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara.

Ion Carballok erakustaldi bikoitza eman du Plentzian

Asteburuko bi probetan garaile izan zen Carballo. Aiora Irazu oiartzuarrak ere garaipena eskuratu zuen larunbatean, ur lasaietan.

eskuzko pasaka oiartzun

Eskuzko pasaka txapelketako aste honetako partidak (2019-06-18)

Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte aste honetako norgehiagokak. Guztira 11 izango dira Kontzejupean jokatuko direnak.

Hurrengo ikasturtea antolatzen amaituko du ikasturtea Eskola Feministak

Hurrengo ikasturtea diseinatzeko baliatuko dute azken eguna. Horretarako World kafea antolatu dute 17:00etan, proposamenak jasoko dituzte bertan hurrengo ikasturteari begira.

PSE-EEk gaitzetsi egin du errenteriar batek Donostian jasandako erasoa

Gogor arbuiatu du erasoa PSE-EEk, gertakariarengatik nahigabea azaldu du eta hura ahalik eta azkarren argitzea espero duela erantsi du, "erasotzailea epaile aurrera ahalik eta lasterren eramatea espero dugu".

Maialen Perez eta Unai Hernandez azkarrenak Gaztañon

Gaztañon krosa egin zuten larunbatean. 6,5 kilometroko bidea egin zutenak 59 izan ziren orotara. Garaipenak, Donostiara eta Urretxura.

Gehiago