2019/6

Bizituk, zinema eta dibertsitate funtzionala kalera aterako ditu

Bizitu proiektuaren barruan bosgarren film emanaldia antolatu dute. Lehenengoz kalean izango da, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.

duintasuna oiartzun hitzaldia

Madalenetan haiek omentzea babestu duten guztiei eskerrak eman dizkie Duintasunak

Duintasunak gogoan izan ditu bereziki, urte luze hauetan eguzkia, euria edo hotza egin ondoan izan dituzten pertsona guztiak aldarrikapen legitimoak egiten, "eredugarriak direlako".

OiangozHau mugimenduak madalenetarako atondu duen musika eskaintzaren berri eman du

Bad Sound, Ze Esatek!, Diluvi, Iratzar, DJ Line eta Andoni Ollokiegi izango direla aurtengo jaietan oholtza gainean herria girotzen aurreratu du mugimenduak.

Lokala finantzatzeko babes ekonomikoa eskatu du Bekoz Bekok

Emakumeen lokalak eragindako gastuei aurre egiteko, San Fermin kamiseta bat diseinatu dute. Prezioa sinbolikoa da eta etekinak autogestiora zuzenduko dituzte.

San Joan Jaiek asteburu osoan zehar girotuko dute Donibane

Kontzertuak, sagardoa edota danborrada, San Joan astelehenean izan arren, asteburu osoko egitaraua antolatu dute Pasai Donibanen udari ongi etorria emateko.

Errenteriako gizonaren heriotza eragin duen erasoa gaitzetsi dute Donostian

Donostiako Udalak deitu du elkarretaratzea, eta bertako alderdi politiko guztietako ordezkariek hartu dute parte Alderdi Ederren egin duten elkarretaratzean. bertan izan dira halaber, Errenteriako alkate Aizpea Otaegi eta Errenteriako EH Bildu, PSE-EE, eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.

Mende bat soinean

Xanti eta Maialen erraldoiek mendea beteko dute aurten, 100 urte lehen aldiz dantzan hasi zirenetik herria txiki uzten. Horren harira, egitarau oparoa antolatu dute uztailean.

urmendi

Azaro eta abenduan jaioko direnak matrikulatu daitezke Urmendin

Ostiralera arte egin daiteke matrikulazioa, haur eskolaren egoitzan.

[Galeria] Zuloaga Memorialaren lehen finalak jokatu dituzte

Zuloaga Memorialak datorren asteartean (hilak 25) jarraituko duela gogorarazi dute antolatzaileek. 19:00etan hasita Gazte mailako pilotariak eta afizionatuak arituko dira.

Marta Carnicero idazlea, Ubera liburutegiko tertulien hurrengo gonbidatua

Asteazkenean 19:00etan Ubera liburutegian, literatura eta gastronomia izango dituzte hizpide. Hugoenean egonaldia egiten ari da Kataluniako idazlea.

gazte eguna orereta

Hasi da Gazte Egunerako atzerako kontaketa

Mural margotzea,, bazkaria, jolasak eta kontzertua antolatu dituzte eguna ospatzeko. Ekitaldia, 13:30en izango da Foru plazan.

Badakite borrokatzen

Arrazoi ekonomikoak tarteko, arraunlari askok taldea utzi dute eta urteko plangintza hutsetik egin behar izan dute moreek. Gutxirekin asko egiten jarraituko dute.

odol ematea oiartzun 2019 ekaina

Ekainari dagokion odol ematea asteartean izango da

Odol emaileek anbulatorioan dute zita, bihar. Ohi bezala, odol emaile berriak eskatu ditu Oiartzungo elkarteak, eta gazteak animatu.

Xanti eta Maddalen mendeurrena ospatzen ari dira Iruñean

Ehun urte beteko dituzte aurten Xanti eta Maddalen erraldoiek, baita Iruñeko La Pamplonesa Musika bandak ere, eta elkarrekin ospatu dute mendeurrena gaur Iruñean.

gure esku oiartzun

Erreferendumaren aldeko iniziatiba aurkeztuko dute hilaren 20an

Imanol Esnaola eta Irati Elizaldek emango dute Gure Eskuren norabide berriaren berri. Udaletxeko pleno aretoan izango da aurkezpena.

euskara

Euskara sustatzea helburu duten diru laguntzak eska daitezke

60.140 euro bideratuko dituzte hizkuntzaren sustapen jardueretara. Euskaltegiko ikasleek, UEUkoek eta beste erakundeek eska dezakete.

Gazte Eguna ospatuko dute bihar San Pedron

Bazkarirako tiketak kamisetarekin batera, 18 euroan izango dira salgai. 12:00etan emango diote hasiera jaialdiari, herrian zehar joango den trikipoteoarekin.

hernani

Herriko gazteak Hernaniko sanjuanetara joango dira... autobusean

Hilaren 23ko gaua han pasatzeko autobusa antolatu du Oihartzun Guk-ek. Ekainaren 20a izango da izena emateko azkeneko eguna.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Azken unean argituko da nor izango den Pasaiako alkate

Larunbatean osatuko da Pasaiako udalbatza eta zalantzak dira nagusi. EH Bilduko Junkal Mintegiak bere burua aurkeztuko duela baieztatu du. Oraingoz, PSEk eta EAJk ez dute akordiorik lotu, baina negoziatzen ari dira.

Gehiago