2019/6

txakur kakak oiartzun

Txakurren jabeei beren ardurak gogorarazteko oharrak jarriko ditu udalak

Txakur kakak jasotzeko 34 edukiontzietan pegatinak jarriko dituzte, baita herriko hainbat txokotan ere bai. Auzo batzarretan jasotzen diren kexu orokorrak dira.

Eztenaren izurrite poetikoa zabaltzen ari da

Azken bi aste hauetan ari dira lanean sortzaileak, bakoitza zuzendari eta konpainia batek gidatuta.

Behetik gora egin dute arrosek denboraldiko lehen asteburuan

Hasi dira KAE1 eta ETE ligak. Batelerentzat urte zaila datorrela dirudi eta gogor aritu beharko dira. Mutilek nabarmen hobetu zuten larunbatetik igandera.

Hil egin da atzo Donostian eraso zuten errenteriarra

Gros auzoan izan zen erasoa atzo goizean. Ikerketa abiatu dute eta erasotzailearen edo erasotzaileen bila ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza.

Bitik bi irabazita, bikain hasi du denboraldia Hibaikak

I. Igartza Bandera, eta I. Adegi Bandera etxera ekarri dituzte Hibaikako emakumeek.

[Galeria] Bihar gehiago

Lehenengoz ari dira Euskal Jaia ospatzen Lezon atzotik bihar arte. tartean egitarau zabala eta giro paregabea gaurkoa behintzat.

jexux leonet 2019

Jexux Leonetek makila hartu du, "oiartzuar guztien alkate" izateko

EH Bilduren botoak jaso ditu bigarren aldiz alkate denak. EAJk boto zuria eman du, eta desio onena opatu dio Leoneti.

[Bideoa] Aizpea Otaegi: "Ni hemen egotea, emakumeon, mugimendu feministaren eta gizarte osoaren lorpena eta garaipena da"

Errenteriak, lehenengoz bere historian, emakumezko alkatea du gaurtik. Aizpea Otaegi Mitxelenak gaur hartu du kargua. Ezustekorik ez zen espero gaurko udalbatza berriaren osaeran.

[Bideoa] Pasaiako aginte makila hartu du Gomezek, kexu artean

2019-2023 legealdiko Pasaiako udalbaltza eratu dute gaur. EAJ eta PSEk azken unean lortutako akordioari esker hirugarren aldiz izango da alkate Izaskun Gomez.

ura

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea bihar irekiko dute

Abuztuaren 16ra arte ordain daiteke banketxean. Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, uztailaren 16an kobratuko diete.

xanistebanak kartela 2019

Fabian Iraolaren kartelak iragarriko ditu xanistebanak

Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek aukeratu dute zein kartelek iragarriko dituen Oiartzungo festa nagusiak, 25 kartelen artean.

Motorrentzako aparkalekuak eskatu dituzte Antxon

Motorrek Kupeldegi kaleko 11. atariaren inguruko arkupeetan, oinezkoentzako eremuan aparkatzen dutelako kezka azaldu dute bizilagunek.

tilos 7 pasa

Bi palista oiartzuar, Hernanin txapeldun

Tilos 7 Pasa txapelketako herrikoien mailan nagusitzea lortu dute Bidegain eta Izoztegik, finalean 22-16 nagusituta.

Gure Eskuk sustatzen ari den herri iniziatiba aurkeztuko du Lezon

Aurkezpen ekitaldia hilaren 18an da, 19:00etan Euskara eta Kultura aretoan. Irati Elizalde eta Jexux Olaziregi izango dira hizlariak.

Lezoko Zaraten Ekintza Plana, jendaurrean

Zarata Maparen ondorioz sorturtako agiriari uztailaren 10era arte egin dakizkioke ekarpenak. Hiru ardatz nagusi ditu Ekintza Planak.

Juan Karlos Izagirrek Sahararen aldeko jardunaldietan parte hartuko du gaur

`Kanpalekuetatik lurralde okupatuetara: bidaia baten kronika´dokumentalaren emanaldia antolatu du Bixi Bixi elkarteak, arratsaldeko 19:30ean, Pasai Donibaneko udaletxe zaharrean.

sokatira neskak oiartzun

Xanistebanetan tiratzeko entrenatzen hasiko dira, hilaren 24an

Nesken sokatira entrenamenduak udako igerilekuetako lokalean egingo dituzte. Astean lautan egingo dituzte saioak, festak iritsi arte.

Ekainaren 26an, Furgobaratzaren bisita, tailer eta guzti

Furgobaratzaren bisitan zehar tailerra emango dute, baratzeetan erabil daitezkeen produktu ekologikoen gainekoa. Tailerra irekia da.

Urrezko ezteiak aurten bete dituztenak omenduko dituzte

Urrezko ezteiak bete edo aurten beteko dituztenak omenduko dituzte aurten ere madalenen barruan.

Gehiago