
Donibane kaleko komun publikoan plaka jartzearekin kanpaina hasi du Oiartzungo Asanblada Feministak. Ez du bereizketarik nahi.

Ander Gortazar eta Jacek Markusiewiczek 'Bastartak!' app-a sortu dute. Helburua da estigmatizatuta dauden badia inguruko eraikinak aintzatestea.

Azken eguna du gaur alkate gisa. Udaleko langileek agurra dantzatu diote, zortzi urteko ibilbideari gorazarre egiteko.

PSEk eta EAJk aginte akordioa lotu dute. Izaskun Gomez izango da Pasaiako alkatea 2019-2023 legealdian, jeltzaleen babesarekin.

Hauteskunde sindikalen balorazio oso positiboa egin dute LABko ordezkariek. Eskualdeko ordezkaritzen %37,55a lortu ditu sindikatu abertzaleak.

Aurten 25 urte bete dira Bretainiako herriarekin senidetu zirenetik. Herriko alkate Christian Traodecen esku utziko dute ohorea.

Soldatze lanetan zebilen langile bati txinpartak plastikoa eta pladurra zegoen eremura ihes egin dio, eta horrela sortu da sutea.

Xenpelar kaleko apustu etxe batean pankartak eta pintadak egin dituzte. Gazteen artean sortzen ari diren kasu lazgarriak salatu dituzte.

Bihar eta etzi KAE1eko eta ETE Ligako bina estropada egingo dituzte badian. KAE2koek Lutxanan ekingo diote lehiari, igandean. Hurrengo asteburuan, Eusko Label Ligaren txanda.

Gaur aurkeztu dute akordio hori Foru plazan, modu irekian eta argi esan dute bertan eskaera bati erantzuten diola akordio horrek: "Errenteriako herritarren artean gehiengoaren eskaera den aldaketa politiko eta sozialari". Sinistuta azaldu dira bi alderdiak gizarte justuagoa eraikitzeko bideari ekarpena egingo dion Errenteria bat posible dela.

Aste honetako Eskuzko Pasakako VIII. Txapelketako norgehiagokak asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte. Kontzejupean, ohi bezala.

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, zail ikusten du sozialistak Pasaiako alkatetzara iristea.

Reina aretoan izango da bilera hori, 20:00etan hasita.

Atzoko Intxixu Trailen korrikalariek ez zuten izerdirik barruan utzi, dena atera zuten. Maldan gora eta behera, gustura asko aritu ziren.

SOS Arrazakeriaren Munduko Arrozak festak aurten ere Zumardia bereganatu du. Mexiko, Maroko, Kolonbia, Honduras, Peru, Guinea Konakry eta Euskal Herriko arrozak dastatzeko aukera izan da.

Hilaren 16an, bisita gidatua egingo dute okilen bizimodua ezagutzeko. Aitor Lekuona Alzugarai izango da okilei buruzko xehetasunak emango dituena.

Saharar jardunaldiek aurrera jarraitzen dute. Bixi Bixi elkarteak hainbat ekimen burutuko ditu asteburuan, saharar herriaren egoeraz ohartarazteko.

Goizetik arratsera bitarteko egitaraua antolatu dute, poteoa, bazkaria eta musikarekin.

Txost pilota elkarteak antolatzen duen pasaka txapelketan zortzi partida jokatu dituzte aste honetan, ohi bezala, kontzejupean.

III. futbol egokitu jardunaldia antolatzeko ardura izango du Mindarak, Oiartzun Kirol Elkartearen laguntzarekin batera. Zubietan izango da.