Txostekoek garaipenarekin hasi dute Gipuzkoako Errebote Txapelketa
Hiru talde parte hartzen ari dira asteburuan hasi den txapelketan. Itzuli bakarreko ligaxka jokatuko dute, eta finala hilaren 21ean jokatuko dute, Zubietan.
Igandean hasi zuten, Villabonan, Gipuzkoako Errebote Txapelketa. Hiru talde hartzen ari dira parte bertan: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost. Azken bi talde horiek jokatu zuten estreinako partida, eta oiartzuarrak nagusitu ziren: 10-13.
Itzuli bakarreko ligaxka formatuan jokatuko dute txapelketa, eta lehenengo bi onenak finalerako sailkatuko dira. Final hori 21ean jokatuko dute, Zubietan, 11:00etan hasita.