Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan poltsa irekiko dute
Hilaren 8tik 19ra eman daiteke izena, udaletxeko harreran. Zozketa publikoa hilaren 23an egingo dute. Hainbat baldintza bete beharko dira lan poltsan sartzeko.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, xanistebanetako hesiak zaintzeko lan poltsa ireki dute. Izena eman nahi dutenek hilaren 8tik 19ra pasatu beharko dute udaletxeko harreratik. Zozketa publikoa hilaren 23an egingo dute, 15:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Bertan lan egin nahi dutenek hainbat baldintza beharko dituzte: 18 urte beteta izan beharko dituzte, oiartzuarra izatea eta euskaraz jakitea. Euskararen ezagutzari buruzko egiaztagiririk ez dutenei hilaren 24an egingo diete ahozko proba.